Eibarrek azken minutuan berdindu eta merezitako berdinketa lortu du Sporting Huelvaren aurka

Eibarrek azken minutuan berdindu eta merezitako berdinketa lortu du Sporting Huelvaren aurka
SD Eibarko emakumezkoen lehen taldeak 2-2 berdindu du Sporting Huelvaren aurka eta puntu garrantzitsu bat lortu du etxetik kanpo.

Talde armagina neurketa hasi eta beherala atzetik izan da, Mayra Rodríguezek partidako lehen minutuan egindako golak etxeko taldea aurreratu baitu markagailuan.

Jeni Morillak Sporting de Huelvarentzako bigarren gola egin du bigarren zatiko lehen minutuetan. Hala ere, Iker Dorronsororen neskek lehian jarraitu dute eta presio altua egin dute partidako bigarren zatian, gol aukera ezberdinak sortuaz. 76. minutuan Marrek lehen gola egin du Eibarrentzat. Partidua amaitzear zegoenean, Queraltek bigarren gola egin du eta markagailua berdindu du.

Iker Dorronsororen neskak azken momentura arte lehian jarraitu dute, gol aukerak sortuaz. Azkenean markagailua 2-2 geratu da eta Eibarrek beste puntu garrantzitsu bat lortu du eta etxetik kanpo galdu gabe jarraitzen dute armaginak.