"MACHO GRITA"

"MACHO GRITA"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

teatroarriaga.eus

Non

Arriaga Antzokia

Noiz

14/11/2024

Macho grita (Crónica de mi propia ignorancia sobre la Historia de España) komedia musikal bat da, Don Juanen mitotik abiatzen dena, gure orainaren eta 1492. urtean inauguraturiko zikloaren arteko lotura aztertzeko. «Errekonkistarako», «Amerikaren aurkikuntzarako» edo judu eta moriskoen kanporatzerako hurbiltze pertsonala da, lurralde honetan «matxo-izaera» nola eraikitzen den umorez gogoeta egiteko. Gaur egungo bizitzarako balio dezaketen gauzak ulertzeko itxaropentxoarekin Espainiako historia ikusezinera (edo ikusezin bihurtutakora) gerturatzeko gogotik sortu da. Izan ere, menderatze-gogoaren eta harrapari-grinaren gainean eraiki ditugu gure gizarteak, eta orain akabatu egin gaitzakete.

Dramaturgia eta zuzendaritza: Alberto San Juan.
Antzezlea: Alberto San Juan.
Musikariak: Pablo Navarro, Gabriel Marijuan, Miguel Malla eta Claudio de Casas.
Argiztapena: Raúl Baena eta Eduardo Vizuete.
Jantziak eta espazio eszenikoa: Alberto San Juan.

MACHO GRITA Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionalaren eta EQMren koprodukzioa da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak