Macho grita (Crónica de mi propia ignorancia sobre la Historia de España) komedia musikal bat da, Don Juanen mitotik abiatzen dena, gure orainaren eta 1492. urtean inauguraturiko zikloaren arteko lotura aztertzeko. «Errekonkistarako», «Amerikaren aurkikuntzarako» edo judu eta moriskoen kanporatzerako hurbiltze pertsonala da, lurralde honetan «matxo-izaera» nola eraikitzen den umorez gogoeta egiteko. Gaur egungo bizitzarako balio dezaketen gauzak ulertzeko itxaropentxoarekin Espainiako historia ikusezinera (edo ikusezin bihurtutakora) gerturatzeko gogotik sortu da. Izan ere, menderatze-gogoaren eta harrapari-grinaren gainean eraiki ditugu gure gizarteak, eta orain akabatu egin gaitzakete.
Dramaturgia eta zuzendaritza: Alberto San Juan.
Antzezlea: Alberto San Juan.
Musikariak: Pablo Navarro, Gabriel Marijuan, Miguel Malla eta Claudio de Casas.
Argiztapena: Raúl Baena eta Eduardo Vizuete.
Jantziak eta espazio eszenikoa: Alberto San Juan.
MACHO GRITA Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionalaren eta EQMren koprodukzioa da.
"MACHO GRITA"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
teatroarriaga.eus
Non
Arriaga Antzokia
Noiz
14/11/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.