“Zergatik sortu euskarazko edukiak sare sozialetan?”, Euspot 2026 lehiaketako gaia

“Zergatik sortu euskarazko edukiak sare sozialetan?”, Euspot 2026 lehiaketako gaia
Euspot “Zergatik sortu euskarazko edukiak sare sozialetan?”, Euspot 2026 lehiaketako gaia

3. 000 euro baino gehiago banatuko dira saritan; guztira sei sari izango dira. Irabazleak 1. 000 euroko saria eskuratuko du. Maiatzaren 25ean bukatuko da lanak aurkezteko epea. 2026·04·17



Euspot euskarazko spot lehiaketaren edizio berria abian da. Aurtengo gaia Zergatik sortu euskarazko edukiak sare sozialetan? izango da. Hortaz, spoten helburua gazteak sare sozialetan euskarazko edukiak sortzea eta kontsumitzea da helburua.   

30 segundo gehienez eta formatu librean

Lanen iraupena 30 segundokoa izan behar da gehienez. Aurten ere formatua librea izango da, spota edozein formatutan grabatu ahal izango dela: horizontalean ala bertikalean.  

Partehartzaileek haien lanak aurkeztu ahal izango dituzte maiatzaren 25era arte.  

3. 000 euro baino gehiago saritan

Euspot lehiaketan 3. 000 euro baino gehiago banatuko dira sei saritan.   

Sari nagusiak

Spotik onena: 1. 000 euro

Publikoaren saria: 500 euro

Gazteen saria (18 urtetik beherakoak): 500 euro

Musika sinkronizazio onenaren saria: 300 euro  

Sari gehigarriak

Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena: 500 euro

Arizmendiko ikasleen spotik onena: 250 euro  

Euskarazko spot lehiaketaren 15. edizioa

Euskarazko spoten sorkuntza bultzatzeko helburuarekin sortutako lehiaketaren 15. edizioa egingo da aurten. Euskal Herrian aitzindaria da euskara, sormena eta publizitatean arloa uztartzen dituen ekimena, eta erreferente bilakatu da euskarazko publizitatearen harrobia lantzen.  

2011. urtean antolatu zen lehen aldiz Euspot eta ordutik 1000 spotetik gora aurkeztu dira. Iazko edizioa izan da, orain arte, arrakastatsuena. Izan ere, iaz 115 lan baino gehiago aurkeztu ziren.   

Antolatzaileak eta babesleak

Aurten ere ekimenak babes zabala izango du. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila ekimenaren babesle nagusia da.   

Bestetik, Aretxabaletako Udala, Arteman Komunikazioa, Mondragon Unibertsitatea eta Arizmendi Ikastola antolatzaileak dira eta Bai euskarari Elkartea eta Music Library laguntzaileak.   

Ikus-entzunezko publizitatearen gaineko formazioa

Aurten ere antolakuntzak ikus-entzunezko publizitatearen gaineko formazioak eskainiko ditu Euskal Herriko ikastetxeetan, spot egileen harrobia indartzeko asmotan. Formazio saioen helburua izango da gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzea. Azken urteetan 6. 000 ikasle baino gehiagok jaso dituzte Euspoteko formazio saioak hezkuntza zentro ezberdinetan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak