Atlantikaldia 2024: AKALEIA + GANIBET + SAFU + BICHOS RAROS

Atlantikaldia 2024: AKALEIA + GANIBET + SAFU + BICHOS RAROS

Gertaeraren datuak

Antolatu du

atlantikaldia.errenteria.eus

Non

Kalekaia

Noiz

20/09/2024

AKALEIAOihana Rodriguez Zumaiako artista gaztearen proiektu musikala da. Teklatu jolea izateaz gain, estilo desberdinetako hainbat taldeetan jo du. Oholtza gainean esperientzia izan arren (bakarrik edo bandarekin), aurten, bakarkako proiektuari hasiera ematea erabaki, eta bere lehenen lan luzea aurkeztu du: ‘Ondoloin’. Diska honetan pop musikatik metal musikaraino doazen estiloak aurkitu daitezke, besteak beste, soinu indartsu eta elektroniko bereizgarri batekin bat eginda. GANIBETEkain eta Amaiur bikote altsasuarrak osatzen du taldea. Musika elektronikoarekin eta autotunearekin ‘probatzen’ hasi, eta dagoeneko zenbait abesti sortu dituzte, doinu lasaietatik hasi eta gogorragoetaraino. SAFU2000ko hamarkadan jaio zen, Iruñean (Nafarroa). Euskaldun eta kubatar honek genero, klase, etnia eta identitateen banaketa eta estigmak bizi ditu bere haragitan. Neskatoak 17 urte daramatza dantza urbanoarekin eta oraingo konpositore eta musika ibilbide berriak bide ona erakusten digute, oso garbi. Ezin da zalantzan jarri dantza eta eszena estuki lotuta daudela artistarekin, dantzari profesional gisa izan duen iraganagatik kaleko-dantzan, eta horrek sormen-gaitasuna areagotu egiten du, garaiak markatu dituzten artistengan soilik imajina daitezkeen mugetaraino… agertokia bere habitat naturala da atal posible guztietan. BICHOS RAROSTronisek eta Suneok Chill Mafia taldearen grabazio batean ezagutu zuten elkar. Jamaikako musikaren (eta honen ondorengo guztien) zale hauek pasio bat partekatzen dute: Chicago eta Detroiteko elektronikaren erritmoak. Euren pendriveak Jungle, Footwork, Dubstep, Gheotech, UK funky eta elektronika-genero abangoardistenen jario amaigabea dira.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak