Talentuen Festa 2020

Talentuen Festa 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Galdakaoko Udala

Noiz

26/12/2020

Izena emateko epea zabalik azaroaren 13ra arte. Proiektu honen helburu nagusia Arrigorriagako udalerrian gazteen artean dugun talentu aniztasuna ezagutaraztea eta ikusaraztea da. Horretarako, lehen urratsa talentua identifikatzea eta atzematea da. Eta ez nahitaez talentu berriak atzematea, baizik eta ezagutzen ditugunak ere identifikatzea. “Proiektu hau denboran zehar mantentzea nahi dugu, eta, horregatik, talentuen bankua deitu diogu; izan ere, giza kapital hori eta talentuduna biltzen joan nahi dugu, gazte guztiek asko baitaukate udalerriari ekarpenak egiteko, eta, horregatik, gure asmoa da parte hartu nahi duen orok bere lekua izatea gustukoen duen eta ondoen sentitzen den eremuan” azaldu Iratxe Rubio, Kultura eta Gazteria zinegotziak. Proiektuari hasiera emateko, Arrigorriagako Gazteguneak Arrigorriagako talentu gazteak bilatzeko izen-emate prozesu bat jarriko du abian, eta, horretarako, 16 eta 35 urte bitarteko interesdunek bideo txiki bat grabatu beharko dute talentu hori erakutsiz, eta azaroaren 13a baino lehen entregatu Gaztegunean. Jasotako bideoekin Gazteguneko taldeak abenduaren 26an, larunbata, antolatu dugun Talentuen jaian egunean erakutsiko diren lanak aukeratuko dira. Horrela, talentu ospakizun honen helburua herriko gazteek euren talentuak ezagutzera eman ahal izatea da, jendeari erakutsiz, eta horrela, festara hurbiltzen diren pertsonek udalerriko talentu aniztasunaz kontzientziatu ahal izango dira. Talentuen festa hau beren trebetasunak kantatuz, dantzatuz, magia eginez, instrumenturen bat joz edo bakarrizketak protagonizatuz, besteak beste, erakutsi nahi dituzten pertsona guztientzat da. Izan ere, talentua oso zabala da, eta talentu-bankua zabaltzen doan heinean, udalerrirako gure lan-moldeak zabaltzen joango dira.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak