"Jule"

"Jule"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Bilboko Udala

Non

Azokako parkea

Noiz

18/09/2020

Clown Zorroza 2020 jaialdiaren barruan. Eraikuntza bat eraistear eta bertako biztanle batek handik ateratzeari uko; izan ere, ametsa, edo hobe esanda, hainbat amets bete gabe ditu oraindik. Eraikuntza-lanetako zaindaria, aldiz, familia ezaren hutsuneak jota, ametsetan ernai; eta neskatoak, bilobak, familia zeharo ahaztuta, dagoeneko ametsetan ere ez daki. Konpondu beharreko katramila edo eta amets egiteko aukera paregabea; galdutako maitasuna berreskuratzeko eta ametsak gogoz amestu behar direla sekula ez ahazteko aitzakia, direnak direla ere eta ezinezkoak diruditen arren. Amestu dezagun beti gogoz, begiak zabalik eta ernai. Familia osoari zuzendutako kale-ikuskizuna da Jule. Lan honetan umorea, fantasia, irudimena eta publikoarengana hurreratzeko Hortzuma Teatroaren modu berezia nabarmen ageri dira. Fitxa artistikoa- Sorkuntza: Hortzmuga Teatroa
- Aktoreak: Alex Antunez, Arantza Goikoetxea, Estibaliz Villa
- Soinu-teknikaria eta soinua: Ibon Aguirre
- Musika-zuzendaritza eta -konposizioa: Aranzazu Calleja
- Eszenografiaren diseinua eta eraikuntza: Óscar de Paz, Iñaki Aguinaga
- Jantziak: Iban López
- Dramaturgia: Izpiñe Soto
- Zuzendaritza artistikoa: Rosa Díaz, Hortzmuga TeatroaFitxa teknikoa- Iraupena: 60 minutu gutxi gorabehera
- Diziplina: Kale-antzerkia
- Adina: Publiko guztientzat
- Hizkuntza: Ikuskizun honen bi bertsio daude, euskaraz eta gaztelaniaz

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak