Badatoz Inauteriak Barrikara

Badatoz Inauteriak Barrikara
Otsailaren 22an (larunbata) ospatuko diren Inauterietarako prestatzen ari da Barrika. Bertakoek hainbat jarduera izango dituzte gozatzeko. 17:30etik aurrera egingo dira, Goierriko Ander Deuna Aretoan. Barrikako Udaleko Kultura arloko zinegotzi Itziar Unibasok adierazi duenez, "aurten, ilusio handiz ari gara Jai Batzordearekin batera inauteri festa hau antolatzen; familia girokoa izatea nahi dugu, eta garrantzitsuena guztien parte-hartzea eta gozamena izango da”.

Azpimarratu behar da, lehenik, makillaje eta karakterizazio tailer bat egongo dela. Ondoren, Mozorro lehiaketa egongo da eta kategoriaka banatuko dira sariak; hori guztia, DJ baten Diskofestak alaiturik. Horrez gain, bertaratutako eta parte-hartzaile guztientzako txokolatada egongo da.

 Kartela (PDF 33KB)