Jokoteknia jardunaldietan Euskal bideojokogintza industriako aditu eta jokalariak batera jarriko ditugu momentuan dauden proiektu interesgarriak ezagutu, industriaren diagnostiko bat egin eta aurrera begirako ildoak zeintzuk diren argitzen saiatzeko asmoarekin. Bide batez, euskarazko ekoizpenaren inguruko gaur egungo diagnosi eta prospektiba bat egiten ere saiatuko gara.
Aukera bikaina izango da bideojoko munduko arlo ezberdinetako jendea elkar ezagutu, ideia berriak hartu eta sinergia berriak sortzeko. Egitaraua
- 09:45 / Aurkezpena
- 10:00 / Julen Urrutia: "Animazioa bideo-jokoetan"
- 10:35 / Itziar Zorrakain: "Bideo-jokoen lokalizazioa"
- 11:05 / Igor Garmide: "Bideo-jokoen erabilera"
- 11:40 / Atsedenaldia
- 12:15 / Laura Santamaria: "Kataluniako egoera bideo-jokoen inguruan"
- 12:50 / Mahai ingurua
- 13:30 Ekitaldi amaiera
Jokoteknia 2020
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Jokoteknia
Noiz
28/11/2020
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.