"O!"

"O!"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

hernani.eus

Non

Biteri Kultur Etxea

Noiz

12/12/2020

Dantza garaikide bakarkako bat eskaintzen du Elirale konpainiak, dantzariak kantatu eta musika jotzen duelarik. Mugimendua, itzalak eta argiak erabilita, dantzara hurbildu eta dastatzeko aukera izango dute haurrek. Ahots kantatuaren eta erritmoaren laguntzarekin, gainera, dantza entzunarazi nahi dio ikusleari koreografoak. Espazioa zirkularra da; kupula puzgarri batek aterpetuko ditu haur eta gurasoak, lotura kolektiboa lortzeko asmoz. - Koreografia: Pantxika Telleria
- Dantzari musikaria: Oihan Indart
- Musika: Thierry Biscary

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak