"Esnatu naiz"

"Esnatu naiz"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Donostia Kultura

Non

La Taberna (Karmengo Andra Maria, 45)

Noiz

14/02/2020

Antzerki Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko komedia finalista.

Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritar euskaldun honek underground mugimenduko modako artista izatea Londresen? Zergatik da Beyonce guzti honen erruduna?

Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste.

Antzezlan hau Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldiaren egitarauaren barnean dago eta Donostiako erdiguneko eta hainbat auzotako taberna eta lokaletan egiten da. - Poltsiko Antzerki Jaialdia 2020: egitaraua (pdf)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak