Fas Zinekluba: "La Ciénaga" (online)

Fas Zinekluba: "La Ciénaga" (online)

Gertaeraren datuak

Noiz

30/06/2020

La Ciénaga - 2001 - Argentina - Zuz. : Lucrecia Martel - V. O. S. C. Fas Zinekluba ONLINE programazioaLucrecia Martel zuzendari argentinarrak bere filmografia Latinoamerikako garrantzitsuenetakotzat jotzea lortu du. Hasiera-hasieratik, bere zinemak interes handia piztu du, eta horrek erraztu egin du bere lanak munduko jaialdi nagusietan aukeratzea. Martelen filmak zeharkatzen dituzten irudiak misterioak eta anbiguotasunak markatutako lurralde batean mugitzen dira. Bere istorioen protagonistak klase burges probintzial dekadente batekoak dira, zeinen balioak deskonposizio prozesu aurreratu batean sartu diren. "La ciénaga" (2001) familia disfuntzional baten erradiografia konplexu bat da, gerora zuzendariaren zinemaren ezaugarri nagusiak jasotzen dituena. TrailerraFilmaren aurkezpena 17:45ean zuzenean youtube bidez: https://youtu. be/vi3pem5A14M. Filma ikusteko esteka lortzeko interesa duenak info@cineclubfas. com helbidean jar daiteke harremanetan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak