Fantasiazko goi-mailako joskintzaren hastapenak Javier Martinen eskutik

Fantasiazko goi-mailako joskintzaren hastapenak Javier Martinen eskutik

Gertaeraren datuak

Antolatu du

cristobalbalenciagamuseoa.com

Non

Cristobal Balenciaga Museoa

Noiz

04/09/2020-etik 06/09/2020-era

Eskola magistral honek hurbilketa bat proposatzen du Balenciaga Etxeko fantasia tailerretan erabilitako metodo zehatzetara, zeintzuetan eguneko, jaietarako eta andregaiaren ezteietarako modeloak egiten ziren. Saioek berezko joskintza eta lisatze erakustaldiak barne hartuko dituzte, parte-hartzaileek horietan gaitasun teknikoak eskuratzeko. Egin beharreko hainbat ariketa proposatuko dira, tafeta eta parpaila bezalako oihalen erabileran bereziki sakonduz. Datak: 2020ko irailaren 4tik 6ra. Ordutegiak: Irailaren 4a, ostirala, 15:00 – 19:00 / Irailaren 5a, larunbata, eta irailaren 6a, igandea, 10:00 – 14:00 eta 15:00 – 19:00. Parte-hartzaileak: Moda Diseinuko eta patroigintzako eta joskintzako ikasleak edo arlo horretako tituludunak, modako profesionalak, eta goi-mailako fantasiazko tekniken inguruko ezagutzak jaso edo horretan sakondu nahi duten pertsona guztiak. Baldintzak: Parte-hartzaileek joskintza-teknikei buruzko ezagutzak izan eta egiaztatu beharko dituzte, eta jantzi bat moztu, josi eta prestatzeko gai izan beharko dira. Inskripzioa: Inskripzioak irekita egongo dira eskola magistrala argitaratzen den egunetik hasi eta uztailaren 19ra arte (azken hori barne, 23:59). Interesdunek online dagoen inskripzio-formularioa bete beharko dute. Modaren esparruan duen trebakuntza eta esperientziaren berri eman behar du curriculum vitaean. Era berean, motibazio-gutuna aurkeztu behar da. Bertan, interesdunak jarduerarekin duen interesaren berri eman behar du, bai eta jardueraren edukiarekin duen lotura ere. Osatu gabeko edo epez kanpo jasotako eskariak ez dira onartuko. Parte-hartzaile kopurua: Gehienez ere, 16 parte-hartzaile izango dira. Eskatutako dokumentazioaren arabera, parte-hartzaileen aukeraketa egingo da, eta uztailaren 24tik aurrera adieraziko da zeintzuk diren esleitutako plazak. Hizkuntza: Eskola magistrala gaztelaniaz emango da. Prezioa: 195 euro formazioa + 20 euro materiala. Guztira, 215 euro. Parte-hartzaileek materialen kostua ordaindu beharko dute, 20 euro, ariketak egiteko materialen kontzeptu gisa. Museoak parte-hartzaile bakoitzarentzat beharrezkoa den materialaren kit bat izango du: tafeta, parpaila eta kotoia. Bestalde, parte-hartzaileek joskintzako oinarrizko tresnak (artaziak, orratzak, jostorratzak, hariak, marka-harria, etab. ) ekarri beharko dituzte. Museoak protokolo bat ezarri du hezkuntza jardueretan segurtasunari buruzko osasun-neurriak betetzen direla bermatzeko, eta hortaz, Museoaren funtzionamendua eta espazioak egokitu ditu, langileen eta bisitarien ongizatea bermatzeko. PLAZA MUGATUAK. IZEN-EMATEA BEHARREZKOA DA. Gutxieneko plaza kopuru jakin bat betetzen ez bada, jarduera bertan behera geratzen dela jakinaraziko zaie interesdunei, eta dirua bueltan jasotzeko aukera emango zaie. Jardueraren amaieran bertaratze-ziurtagiria emango da. Harremanetarako:Tel. : 943 00 47 77@. info@fbalenciaga. com

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak