"Pidgin"

"Pidgin"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

itsasmuseum.eus

Non

Itsasmuseum Bilbao - Euskal Itsas Museoa

Noiz

23/09/2024-etik 03/11/2024-era

Imanol Zubiauz Arte Ederretan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean eta gaur egun unibertsitate berean ari da irakasle gisa. Bere ikerketa eta ekoizpen artistikoaren bitartez, Zubiauzek euskal-islandiera pidginera hurbiltzen gaitu, bi hizkuntzak merkataritzaren bidez elkartzean sortu zen proto-hizkuntza. Pidgin, hain zuzen ere, hizkuntza desberdinak dituzten bi talde sozialen artean hizkuntza lagungarri bat sortzea da. Horren ondorioa dira XVII. mendeko hiru eskuizkribu, pidgin honen glosarioak, itzulpenak eta esaldi osoak dituztenak. Pidgin, ikerketa antropologikoari, nortasunari eta oroimen kolektiboari lotutako proiektu artistikoa da eta euskaldunak eta islandiar herria baleen ehizaren garaian izandako harremanak jorratzen ditu. Proiektua garai hartako baleontzi batean aldi baterako eta geografikoki kokatutako fikziozko pertsonaia batean oinarritzen da. Hala, baleontzi honen bizipenak eta oroitzapenak hainbat instalazio, argazki-artxibo eta materialetan daude ikusgai, eta horiek guztiek euskal marinelen zeharkaldiak bizitzera gonbidatzen dute bisitaria. Pidgin erakusketak oroimen kolektibo baten gabeziatik sortzen da eta kultura baten garrantzia azpimarratzen du, bere tradizio eta berezitasunekin batera. Aldi berean, artxibo-oinarri baten gainean elikatzen da, errealitatearen eta fikzionatuaren arteko iruditeria sortzen duen bitartean. Imanol Zubiauz Arte Ederretan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta gaur egun unibertsitate berean ari da irakasle gisa. Aldi berean, proiektu artistikoak ekoizten ditu eta hainbat egoitza artistiko burutu ditu. Bere obra ezaguna da argiarekin, pertzepzioarekin eta bere erakusketetan publikoaren murgiltzearekin lotzen delako.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak