Getxo Jazz 2024: Gerard Chumilla Quintet + ROSENWINKEL-TURNER-STREET-BALLARD
Gertaeraren datuak
Antolatu du
getxo.eus
Non
Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa
Noiz
05/07/2024
Getxo Jazz 2024 jaialdiaren barruan. ROSENWINKEL-TURNER-STREET-BALLARDErraza da pentsatzea Filadelfiako gitarrista ospetsuak gidatutako konbo berri baten aurrean gaudela, baina atseginez aurkeztu nahi dizuegu Kurt Rosenwinkel, Mark Turner (saxoa), Ben Street (baxua) eta Jeff Ballard (bateria) osatutako talde bikain hau. Jazz garaikideko izen handiko lau artista hauek birtuosismoa eta gustu ona bateratzen dituzte, modernitatea tradizioarekin uztartuz eta jarrera moldakor zein naturala eskainiz. Bidaia-lagunak direnak, banaka, ereferente izan dira beti eta osteko hainbat belaunaldi eta jatorri anitzeko musikarietan eragin handia izan dute. Talde Lehiaketa: Gerard Chumilla QuintetDuela urtebete baino gutxiago hasi zen Espainia, Frantzia eta Belgikako talentu gazteek osatutako boskotea. Jazz estandarrak zein musika originala interpretatzen dituzte, Gerard Chumilla saxofoi jotzaileak konposatua, betiere bere sustraiak gogoratzeko asmoz, eta duela gutxi argitaratu dute beren lehen lana. Sarrera: 15 € / Ordainezko kontzertuen bonua: 80 € (apirilaren 15etik salgai)
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.