"Gure Zirkua" (Arrasate-Mondragón)

"Gure Zirkua" (Arrasate-Mondragón)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

goiena.eus

Non

Musakola auzoko Arruena parkea

Noiz

25/09/2020-etik 11/10/2020-era

Gure Zirkuko kideen esanetan, 13. 000 ikusle baino gehiago bildu ditu Orion eskainitako 43 emanaldietan, eta beste 600 Gozategi taldearekin elkarlanean egindako bi kontzertu berezietan. "Segurtasun osoz, testuinguruak
ahalbidetzen zuen normaltasunaren barruan, eta inolako arazorik gabe". Birarekin jarraituz, Arrasaten egingo dituzte udazkeneko lehen emanaldiak, COVID-19aren aurkako neurri guztiak hartuta:Batetik karpa handiagoa da. "Osasun agintariek ezarri duten gutxieneko segurtasun-distantzia betetzeko helburuz, aurten Portugaldik ekarri duen karpa jarriko dugu Arrasaten; aurreko biretan erabilitakoaren halako bi dena, banakako eserlekuak dituena, eta bizikidetza-unitateen artean gutxieneko 1,5 metroko gutxieneko distantzia fisikoa errespetatzea ahalbidetzen duena". Bestetik, garbitasun neurriak hartuta. "Eusko Jaurlaritzaren aginduak eskatzen duen moduan, garbiketa- eta desinfekzio-neurri egokiak hartuko dira emanaldi eta emanaldi artean". Azkenik, "testuinguru aldakorrari" aurre egiteko, emanaldiak pixkanaka iragarriko dituzte, "eta unean-uneko osasun egoeraren arabera" erabakiko dituzte aurrera begirako urratsak. 15 emanaldi Arruena parkeanHauek dira Gure Zirkuak Arrasaten, Musakola auzoko Arruena parkean, eskainiko dituen emanaldiak:-Irailak 25, ostirala, 19:00etan
-Irailak 26, larunbata, 12:00etan eta 18:00etan
-Irailak 27, igandea, 12:00etan eta 18:00etan
-Urriak 2, ostirala, 19:00etan
-Urriak 3, larunbata, 12:00etan eta 18:00etan
-Urriak 4, igandea, 12:00etan eta 18:00etan
-Urriak 9, ostirala, 19:00etan
-Urriak 10, larunbata, 12:00etan eta 18:00etan
-Urriak 11, igandea, 12:00etan eta 18:00etan

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak