Caostica 2024: "Amor en toda la cara", aurrestreinaldia (Gerald B. Fillmore)

Caostica 2024: "Amor en toda la cara", aurrestreinaldia (Gerald B. Fillmore)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

caostica.com

Non

Bilborock

Noiz

03/06/2024

2024ko Caostica jaialdiaren barruan. Amor en toda la cara filmaren aurrestreinaldia Euskadin, Gerald B. Fillmore zuzendari eta aktore protagonista eta Mela Green aktorea bertan direla. Geraldek 2020an “Hold for appalause” film labur saritua zuzendu zuen. Komedia-jaialdi garrantzitsuetan arrakasta handia izan zuen, bideo-deien bidez kontatutako pandemia garaiko desamodio-istorioarekin. Film labur hau “Amor en toda la cara” filmaren jatorria dela esan daiteke. Proiekzioaren ondorengo solasaldian, besteak beste, proiektua nola sortu zen eta film laburretik luzerako jauziaz hitz egingo dugu. Zuzendariak “For Pete’s Sake” zuzendu eta protagonista izan zen 2022an, eta Bideozinema atalaren aipamen berezia irabazi zuen Caostica – 20. Nazioarteko Film Labur eta Bideoklip Jaialdian. Laburpena:Los Angeles, 2020. Danny (35), ama ingelesa duen espainiarra, eta Ana (39), guraso mexikarrak dituen amerikarra, satsetan ibiltzen diren horietako lagunak dira, baina ez dakite elkar maite duten ala ez…Danny, gidoilaria bera, Espainiara itzuliko da Madrilgo enbaxada amerikarrean bere artista-bisatua berritzeko, eta Ana, aktorea, Los Angelesen izango da, Victor Harmmondek (45, super zuzendaria, super ospetsua eta super erakargarria) zuzendutako super heroien film berri baten castingean parte hartzeko. Iragarpen ororen aurka, Anak papera lortu du, baina ia ez du ospatzen, Trump-ek Europarako  mugen itxiera iragarri bait du, Covid kasuen ugaritzeagaitik. Danny, bere abokatu xelebreak eta lagunik onenek lagunduta, azkar itzultzeko behar duen dokumentazioa lortzen saiatzen da, baina, kaosaren erdian, lagunek jakiten dute Victor Harmmond, Anaren filmaren zuzendaria, bere mutil-lagun ohia ere badela. Danny, jeloskor eta kontrol-freak samarra, traizionatua sentitzen da eta Anari aurre egiten dio. Eztabaida sutsu baten ondoren, eta Dannyk Los Angelesera itzultzeko aukerarik ez duenez, harremana etetea erabakiko dute. Danny Madrilen geratuko ia jasten ez duen aitarekin, Felixekin; Ana, Los Angelesen, Covid-ek filmazioa pausan dagoelarik Covid-aren erruz. Harremana bukatutzat eman dute, baina aste batzuk geroago, Anak haurdun dagoela jakin du. Anak eta Dannyk erabaki beharko dute haurra pandemiaren euki eta elkarrekin bueltatzen diren. Hori fisikoki ezinezkoa da, Dannyk ez baitu baimenik AEBetara hegan egiteko. Zinebirekin lankidetzan egindako jarduera.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak