"Emaidazue hitz bat, izugarrian aho zabalik"

"Emaidazue hitz bat, izugarrian aho zabalik"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

uztarria.eus

Non

Dinamoa Sormen Gunea

Noiz

20/06/2020

Amagoia Gurrutxagak, Dana Moyak, Irati Agirreazkuenagak eta Idurre Eskisabelek eskainiko dute saioa, 12:00etan hasita, Dinamoa sormen gunean. Lehen edizioa bukatzear den Hitzaren Eskolaren barruko saio irekia izango da. Azken txanpara iristear da Hitzaren Eskolaren lehen edizioa, eta koronabirusaren pandemiaren aurretik egindako gisan, ekitaldi irekia prestatu dute. Datorren zapatuan, ekainak 20, poesia errezitaldia eskainiko dute Amagoia Gurrutxagak, Dana Moyak, Irati Agirreazkuenagak eta Idurre Eskisabelek. Emaidazue hitz bat, izugarrian aho zabalik izenburua jarri diote saioari, eta nahi duten herritarrek izango dute Dinamoa sormen gunera joateko aukera. Emanaldia 12:00etan hasiko da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak