"Desde Arrigunaga, para ti"

"Desde Arrigunaga, para ti"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.getxo.eus

Non

Arrigunagako hondartza

Noiz

17/10/2020

Arrigunagako hondartzaren ondoko antzezlan honen eszenatokiak, ibilbide emozional eta literarioa du eta Ramiro Pinilla idazlearen hiru eleberrietan inspiratuta dago; eleberri horietan bi munduak nahasten dira: alde batetik ezagutu zuen aktorearen gaur egungoa eta pertsonala eta, bestetik, ere obretako pertsonaiena. SinopsiaAngela aktorea da eta bere ibilbide emozional eta literario honetan zehar Ramiro Pinillak gaztaroan eman zizkion irakaspenen bidez bere bizitza nola markatu den kontatzen du. Urteak igaro ondoren, obra honetako protagonistak idazlearekiko harremana galtzen du. 2014ko urriaren 23an nobelagilearen heriotzaren berri tristea jaso zuen. Urteak ziren elkar ikusten ez zutela eta ez zuen une hartan sentitzen zuen minaren zergatia ulertzen. Egun baten, Angelak bere tristurari amaiera ematea erabaki zuen, eta 20 aulki zuriz, Ramiro Pinillaren lanez eta idazlearen nobeletako emakumeei bizia emateko beharrezko arropaz bete zuen bere furgoneta. Gure protagonistak eleberrigileak pentsatzen zuena antzeztu behar zuen: "Sumatu al duzu emakumeek nire eleberrietan duten boterea? Indarra duten emakumeak dira, onerako edo txarrerako, inguruan eragina duten bultzada dutenak. Eginkizun eraldatzailea dute". Horrela, Angelak idazle getxoztar ospetsuak erakutsi zion guztia eta, aldi berean, bere bizitzan izan zuen eragina erakutsiko digu. Antzezlan hau 5 ekitalditan banatzen da: Angelak Ramiro Pinillarekin bizi dituen bizitzako etapa ezberdinak. Horietako bakoitzean gure protagonistak nobelagileak transmititu zion irakaskuntza erakusten digu, nahiz eta bera orduan ez konturatu. Antzerki bat Arrigunagako hondartzaren ondoan. Arrigunagako hondartza, Galeako itsaslabarren azpian dagoena eta Abrako Badiara eta Aixerrotako Errotara ikuspegi zoragarriak dituena, eleberrigile ospetsuaren nobela askoren eszenatokia da. Hori dela eta Getxoko hondartza hau antzeztutako gaualdi honetako eszenatoki gisa aukeratu dute. Gustatuko litzaizuke Angelaren istorioa ezagutzea hondartza ondoko antzezlan honetan, atzean itsasoa eta ilunabarra lekuko direla? Anima zaitez esperientzia honetaz gozatzera!Ez dago taldea osatu beharrik. Idatzi utopiangetxo@gmail. com helbidera, gaian "Visita teatralizada" jarrita.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak