Rockumentalen zikloa

Rockumentalen zikloa

Gertaeraren datuak

Non

Montehermoso Kulturunea

Noiz

29/05/2024-etik 18/06/2024-era

Maiatzak 29 / Ekainak 5, 12 eta 18, 19:00etan, Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoan.

Edukiera mugatua. 
Doako proiekzioak. 
Lortu zure gonbidapena entradium. com webgunean edo 945 161 830 telefonora deituz, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 21:00etara. Rockumentala edo dokumental musikala zinema industrian ospe handiko generoa da gero eta presentzia handiagoa duena Cannes, Venezia edo Berlin bezalako jaialdi garrantzitsuetan. Askotan, Martin Scorsese, Jim Jarmush, Jonathan Demme edo Wim Wenders bezalako zinemagile ospetsuek zuzendu izan dituzte dokumental musikalak.

Musikarien bizitza, zineari eta best ikus-entzunezkoei interesatu izan zaie betidanik, bai fikziotik, bai dokumentaletik. Hirugarren edizio honetan, zikloak hiru rockumental programatu ditu, 2024ko Azkena Rock Festival jaialdiko kartelean parte hartzen duten artistei buruzkoak.  

Dokumental bakoitzaren aurretik aurkezpen labur bat egingo du Helena Gonzálezek (Zinhezba).

Zineaz eta musikaz beste ikuspegi batetik goza dezazun nahi dugu!THE SWELL SEASON    maiatzaren 29an, 19:00etan

Nick August-Perna, Chris Dapkins y Carlo Mirabella-Davis. EEUU. 2011. 91min 
Generoa: musika-dokumentala. Hizkuntza: ingelesa, gaztelerazko azpidatziekin.

The Stoogesen rock'n'roll indartsu eta oldarkorra Ann Arborren, Michiganen, sortu zen, iraultza kontrakultural betean eta bonba baten antzekoa izan zen hirurogeiko hamarkada amaierako musika-paisaian. Rocka, bluesa, R&Ba eta free jazza uztartu zituen, eta Iggy Popen estreinako taldeak aurrerago rock alternatibo gisa ezagun egin zenaren zimenduak ezarri zituen. Dokumental honek The Stoogesen epopeia kontatzen du, garai guztietako rock talderik garrantzitsuenetako batena. "Gimme Danger” lanak The Stoogesen bilakaera musikalaren testuinguru kultural, politiko eta historikoa aurkezten du, taldearen abenturen eta ezbeharren bitartez. Haien inspirazio-iturriak eta rockaren Panteoira heldu aurreko hasierako erronka komertzialen arrazoiak ekartzen ditu gogora. BORN INNOCENT: THE REDD KROSS STORY    ekainaren 5ean, 19:00etan

Andrew Reich. EEUU. 2023. 84 min
Generoa: musika-dokumentala. Hizkuntza: ingelesa, gaztelerazko azpidatziekin.

LYDIA LUNCH - Beth B-ren The War is Never Over Lydia Lunchen arte polemiko, garratz eta elektrikoaren ibilbide osoa jorratzen duen lehen atzerabegirako dokumentala da. New York hiriko punk rockaren No Wave aldiko ikono nagusi gisa, 70eko amaieratik musika, performancea eta poesia landu ditu bizitza osoan, emakume guztiek atsegin egiteko, plazera bilatzeko eta gizonek bezain ozen “zoaz pikutara!” esateko eskubide absolutua dutela aldarrikatuz. MAVIS!  ekainaren 12an, 19:00etan

Jessica Edwards. EEUU. 2015. 81 min
Generoa: musika-dokumentala. Hizkuntza: ingelesa, gaztelerazko azpidatziekin.

John Peel mitikoak aurkeztuta, Teenage Kicks lanak 1975era eramango gaitu. Derryko (Ipar Irlanda) bost nerabek punk ereserkia sortu zuten, Peel berak dioenez “rock musikaren historiako abestirik onena”. L7:PRETEND WE ARE DEAD  ekainaren 18an, 19:00etan

Sarah Price. EEUU. 2016. 87 min
Generoa: musika-dokumentala. Hizkuntza: Gaztelania.

Dokumental biografiko honek gaztelaniazko Rock & Rollaren historiako pertsonarik garrantzitsuenetako baten dimentsio eta aldaera guztiak aztertzen ditu, ibai bat izango balitz bezala: EnriqueVillarrealenak. Memoria indibiduala kolektiboarekin nahasten den giza erretratua da, eta artista horren ibilbide historikoan eta bizitzan sakontzen duen kontakizuna eskaintzen digu. Istorio hunkigarri honetan artista honek izan dituen aurpegi eta ibilbideei erreparatu ahal izango diegu. Beste aldean zer dagoen ikusteko okertuta dabilen pertsona baten istorioa da. Enrique Villareal El Drogas istorioa da hau.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak