Oreka TX: "Koklea"

Oreka TX: "Koklea"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

orio.eus

Non

Plaza

Noiz

07/08/2020

Harkaitz Martinez de San Vicente (zurezko, harrizko eta banbuzko txalapartak, bidoia), Mikel Ugarte (zurezko, harrizko eta banbuzko txalapartak, bidoia), Mixel Ducau (alboka, zurezko klarinetea, saxo sopranoa), Juanjo Otxandorena (bouzouki), Iñigo Egia (perkusioa)Harkaitz Mtz. de San Vicentek eta Igor Otxoak sortu zuten taldea 1997an, eta, ordutik hona, etenik gabe, txalapartaren aukerak ikertzen eta zabaltzen ahalegindu dira, bai instrumentuaren musikaltasunari dagokionez eta bai hainbat materialekin esperimentuak eginez (jatorrizko zura ez ezik, harria, teilak, banbua… bai eta izotza ere). Bost kontinenteetan aurkeztu dituzte sortutako lanak, eta jakin izan dute publikoa eta kritika espezializatua bereganatzen. Oreka TXekoei mota guztietako artista, genero eta proiektuekin nahastea gustatzen zaie. Horren adibide dira hainbat emankizunetan lankide izan dituzten musikariak: Phil Cunningham, Ara Malikian, Manu Dibango, Aziza Brahim, Motoko Hirayama, Silvia Iriondo, Carlos Núñez, RAI National Symphony Orchestra, Hakon Kornstad…Fusio musikala ez ezik, oso gustukoa dute beste diziplina batzuekin (dantza, zirkua, ikus-entzunezkoak, herri-kirolak edo unibertso iradokitzaileak sortzeko inspirazioa dakarkien beste zeinahi elementu) esperimentatzea eta ikuskizunak eratzea. Baina, lankidetza, sari edo aitortza guztien gainetik, taldearen plazerik handiena txalapartarekiko eta euskal kulturaren unibertsoarekiko sentitzen duten grina munduarekin partekatzea da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak