Milanek Italiako Superkopa irabazi du, Interren aurkako finalean markagailua iraulita

Milanek Italiako Superkopa irabazi zuen astelehen honetan, Inter 2-3 mendean hartu ostean, Riaden, Kingdom Arenan jokatutako finalean. Tammy Abrahamek sartu zuen garaipenaren gola, 93. minutuan. Hala, zortzigarren aldiz eraman zuen etxera garaikurra; lehena Sergio Conceição entrenatzailearen gidaritzapean. Inter (hiru aldiz Italiako Superkopako txapelduna) hasi zen irabazten, atsedena baino apur bat lehenago, 41. minutuan, Lautaro Martinezek egindako gol batekin. Ondoren, bigarren zatiaren hasieran, abantaila areagotu zuen, Mehdi Taremik bigarren gola sartu baitzuen, 47. minutuan. Dena den, handik gutxira Conceiçãoren gizonak berehala hasi ziren aldea murrizten; 52. minutuan, Theo Hernandezek egin zuen bi eta batekoa, eta berdinketa 80. minutuan iritsi zen, Christian Pulisicek jaurtiketa bat eginda. Partida luzapenean sartuta zela, Tammy Abraham arduratu zen emaitza iraultzeaz. Horrenbestez, Milanek Italiako Superkopa eskuratu zuen, zortzigarrenez.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak