"OYMYAKON. Habitación 101"

"OYMYAKON. Habitación 101"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

sopela.eus

Non

Kurtzio Kultur Etxea

Noiz

01/02/2020

Gela bat. Inongo lekurik ez. Hotzaren eta abstentzien hiru biztanle. Beldurra partekatzeko desira, hura desagerrarazteraino. OYMYAKON Habitación 101, bakardaderako lekua da, bizitzarako azken lekua. Sekretu gorputz eta fantasma kutxa, oroitzapen, desiren eta beldurren babesleku. OYMYAKON habitación 101 komunda duen logela da, non ispilua leihoa den eta aterabiderik ez dagoen. Gure ekintzak salatzen dituzten irudiak baino ez daude eta horiek zer garen erakusten digute. OYMYAKON: Siberia ekialdeko herriska da. Bere izenak yakuto hizkuntzan hauxe esan nahi du: "izozten ez den ura". Arrainak, ordea, errekatik atera eta 30 segundoan izozten dira. Oymyakon biztanleak dituen munduko tokitik hotzena da. HABITACIÓN 101: Fikziozko gela da, fikziozko Maitasun Ministerioan dagoena; horiek biak George Orwellek sortu zituen 1984 eleberrian. Tortura gela bat, non susmagarriek imaginatu ezineko terrorea jasan beharko duten. - Aktoreak: Arrate Etxeberria, Miren Gaztañaga, Txubio Fdez. de Jauregui
- Zuzendaritza eta dramaturgia: Alex Gerediaga
- Eszenografia eta jantziak: Azegiñe Urigoitia
- Soinu-espazioa: Ibon Aguirre
- Argiztatzea: Oier Ituarte
- Proiekzioen teknikaria: Javi Andraka
- Fotografia: Son Aoujil
- Bideoak: Jesus Pueyo
- Produkzioa eta banaketa: Khea Ziater

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak