Getxoko Aste Korala 2024: The Resonanz Children's Choir

Getxoko Aste Korala 2024: The Resonanz Children's Choir

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Getxo Kultura

Non

Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa

Noiz

30/10/2024

Zuzendaria: Avip Priatna40 neskaAbesbatza honen egoitza Jakarta da eta haur gehienak Resonanz Music Studio musika eskolako ikasleak dira. Avip Priatna maisu indonesiarrak zuzentzen du zentro hau eta Avip-ek berak 2007an sortu zuen TRCC eta ordutik beraien mentorea da. Devi Franciscaren zuzendaritzapean, abesbatza hau irabazle izan da nazioarteko lehiaketa desberdinetan. 2012an, Baliko Abesbatza Lehiaketa irabazi zuen. Hurrengo urtean, Hong Kongeko Haur eta Gazte Abesbatzen Lehiaketan parte hartu zuen eta bertan sei sari irabazi zituen: haur eta folklore kategorietako lehen sariak eta “Mundu Abesbatza” izendapena, besteak beste. 2014ko abuztuan, Hungarian dagoen Nyíregyházako  X. Cantemus Nazioarteko Abesbatza Jaialdian beste sei sari jaso zituen, horien artean Zoltán Kodályren lan baten interpretazio onenarena eta Sari Nagusia. 2015eko uztailean, TRCC Estatu Batuetara joan zen eta lau sari irabazi zituen San Frantziskoko  Golden Gate Nazioarteko Abesbatza Jaialdian. 2017an, Tolosako Abesbatza Lehiaketan, Haur Abesbatzen kategoriako lehen saria eta Lehiaketako Sari Nagusia lortu zituen. Horrela, 2018an Mariborren (Eslovenia) egin zen Abesbatza Kantuaren Europar Sari Nagusian parte hartzeko izendapena lortu zuen. Bertako saria ere irabazi zuen, Europa mailan izan daitekeen sari handiena.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak