Betiko musika: Mariachi Los Cazahuates

Betiko musika: Mariachi Los Cazahuates

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Bilboko Udala

Non

Otxarkoagako Udaltegia

Noiz

13/02/2021

- ‘Betiko musika de siempre’ helduentzako zuzenduta dago, eta Nafarroako jotak, tangoa, bilbainadak, boleroak eta arrantxerak eskainiko ditu.
- Jarduketa guztiak dohainik dira, baina gonbita eskatu beharko da emanaldiaren egunean bertan, goizeko 10:00etatik emanaldia baino ordubete lehenago, 688 603 737 telefonoan.
- Une bakoitzean indarrean dauden babes- eta higiene-neurriak zorrotz bete beharko dira.

Bilboko Udalak musika-programa berri bat estreinatuko du Otxarkoaga auzoan.

“Betiko musika de siempre” izenburupean, Otxarkoagako Udaltegian hilean bi larunbatetan, urtarrilaren 16tik martxoaren 27ra bitartean egingo diren sei emanaldietako protagonistak izango dira Nafarroako jotak, tangoa, bilbainadak, boleroak eta arrantxerak. Guztiak 18:00etan daude programatuta.

Helduentzat zuzenduta, ‘Betiko Musika de siempre’ programa osoa dohainik izango da, baina emanaldien egunean bertan erreserbatu behar da gonbidapena, 10:00etatik hasi baino ordubete lehenago, 688 603 737 telefonoan.

Nahitaezkoa izango da indarra duten babes eta higiene neurriak betetzea. Era berean, nahitaezkoa da maskararen erabilera jarduketa osoan.

 

Larunbata, otsailak 13, 18:00 etan

MARIACHI LOS CAZAHUATES
Aventura ranchera 90´

ELBA ZABALZA, CAROL ABAD, SERGIO BIURRUN, kantariak
JAVIER IÑIGO, gitarroia
JOSEBA MONTESINOS, gitarra
JUAN TORRES, bihuela
GAIZKA SAN PEDRO, AITOR ALZUGARAY, tronpetak
IÑAKI ZUGALDIA, acordeoia

Mariachi Los Cazahuates Nafarroako talde bat da, Javier Iñigok mexikar musikaren eta hango genero herrikoiaren alderako duen karretik sortua. Talde honek musika rantxeroa oso modu berezian interpretatzen du, eta, betiere, xede bikoitzarekin: gozatzea eta gozaraztea. Mexikar mariachi tradizionala da, iparraldeko kutsuarekin, eta badu bereizgarri bat, “betiko” mexikar kanten sonoritate berriak saiatzen baititu, berek egindako musika-konponketekin aberastuz.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak