Euskal Herriko Gazte Orkestra (Neguko bira - Donostia)

Euskal Herriko Gazte Orkestra (Neguko bira - Donostia)

Gertaeraren datuak

Non

Kursaal

Noiz

02/01/2021

Musika klasikoa goitik behera aldatu zuen konpositoreengan pentsatzen badugu, lehen-lehenik Beethoven datorkigu burura. Gizartean aldaketa bortitzak ematen ari ziren garai batean, Frantziar Iraultza esaterako, aipatu konpositorea garai berriaren “soinu” bilakatu zen. EGOk (Euskal Herriko Gazte Orkestra) Muxikebarrin egingo du agerraldia, L. V. Beethoven konposatzaile handiaren bi obra esanguratsu eskainiz, bere jaiotzaren 250. urteurrena betetzen den honetan.

Musikaren kondairan, oinarrizko zutabe da Beethoven, eta ezinbesteko garrantzia du bere musikaz baliatzea gazte orkestrarekin burutuko duten lanean. Oraingoan, gure orkestra Jone Martinez soprano gaztea eta Eneko Sagardoy aktorearekin batera arituko da egitarau zoragarri eta berezi honetan. Zatozte eta goza ezazue EGO proiektu zirraragarri hau osatzen duten musikari gazteen bizitasun eta grinaz gozatzera!"HEROIAK": Beethovenen 250. Urteurrena (1770 – 1827)
AH PERFIDO! Soprano eta orkestrarako eszena eta aria Op. 65
EGMONT Musika intzidentala Op. 84- Rubén Gimeno, zuzendaria
- Jone Martínez, sopranoa *
- Eneko Sagardoy, narratzailea* Musikenerekin lankidetzan

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak