Labudú + Romeromartín + Los Chichos

Labudú + Romeromartín + Los Chichos

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.flamencoonfire.org

Non

Ziudadela agertokia

Noiz

30/08/2020

Flamenco On Fire 2020 jaialdiaren barruan. LABUDÚ
"Budulería"Flamenkoaren eta musika beltzaren erdibidean, Labudú talde madrildar bat da, jam sessions moldeko saioen eszenatik sortua, musika sustraidunean bide berriak topatzeko jaiotakoa. Pastora Andrades (ahotsa, baxua), Juanma Montoya (gitarra), Josué Ronkío (baxua) eta David Bao (bateria) dira kide, eta Fugaz dute lehen singlea, 2019an plazaratua. Flamenkotik abiaturik, eraginek hip hop, neosoul eta hiriko musika berrietatik edaten dute. Ate bat flamenko garaikidera, etorkizuneko bide berrietara irekia, Budulería-k -buleriaren egungo errebisioak- erakusten duen bezala. ROMEROMARTÍN
"En concierto"Álvaro Romero kadiztarra egungo flamenkoaren berritzaile handietako bat da. Lorcarengandik Val del Omar-en espresionismora pasatzeko gai izanik, soinu-esperimentatzaile eta musika-abenturazale honek ederki uztartzen ditu generoak eta tradizioak, Toni Martín ekoizle malagarrarekin batera ondu duen Romeromartín proiektuak erakusten duen bezala. Izan ere, oinarri elektronikoetatik eta kantu tradizionaletik abiaturik, olerkari homosexualen letrak musikatu dituzte, hala nola Pedro Lemebel txiletarrarenak. Proposamen hauslea eta arriskatua, flamenkoaren barnean oraindik dauden bide urratu gabeen erakusgarri. LOS CHICHOS
"En concierto"Espainiako musikaren historia bizia. Los Chichos entzuteak rumba dakarkigu gogora, estiloa mundu osora zabaltzen lagundu baitzuten. 1973an osatua, Espainiako musikaren fenomeno handietako baten ardatz izan ziren, 20 milioitik gora disko saldu baitzituzten, herri musikaren baitan leku ederra hartuta. Langile-auzoetako bizitzari buruzko abestiak nahiz rumbaren eta rockaren arteko soinuak iruditeria kolektiboan txertatu ziren, mito bihurtu arte. 1990az geroztik, etapa berriari heldu eta, jada, Juan Antonio Jiménez “Jeros” taldetik kanpo zegoela, eta Emilio Gonzalez Gabarreren semea taldean sarturik, Espainiako eszenan erroturiko musika-estilo hura ontzen segitu zuten, harik eta 2008an Hasta aquí hemos llegado diskoa plazaratu zuten arte. Flamenco on Firen, rumbari eskainitako bizitza osoa aletuko digute.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak