Iruña Reclassics 2020 Nazioarteko Musika Jaialdia

Iruña Reclassics 2020 Nazioarteko Musika Jaialdia

Gertaeraren datuak

Antolatu du

pamplonaescultura.es/

Noiz

28/07/2020-etik 01/08/2020-era

Uztailaren 28tik abuztuaren 1era Iruña Reclassics Nazioarteko Musika Jaialdiaren lehen edizioa ospatuko da Iruñean, musika klasikoa birplanteatu eta publiko ororengana iristeko moduak eguneratzeko berariazko ezaugarriarekin sortu dena. Jaialdia Ziudadelan, non kontzertu guztiak atari zabalekoak izanen diren, Kondestablearen jauregian, Baluarten eta hiriko beste txoko enblematiko batzuetan eginen da. Jaialdia COVID-19ak eragindako baldintza berrietara egokituta Estatuan antolatzen den lehenetakoa da, eta zikloetan banatu da, hirian musika-jarduerak egon daitezen egun osoan zehar, bata bestearen atzetik. Iruña Reclassics jaialdian parte hartzen duten artista guztiak oso ibilbide esanguratsuak dituzte eta kalitate gorenaren, modernitatearen, bikaintasunaren eta aniztasunaren eredu dira. ZIKLOAKIruña Reclassics kontzertu-zikloa  Sarasateri omenaldia eginez abiatuko da, ganbera-musika formatuan, J. Jáuregui, J. Reina, E. Kulibaev, I. Villanueva eta D. Martínez Marcoren eskutik. Gitarra klasiko eta flamenkoaren arteko fusioarekin emanen zaio segida Lo Cortés no quita lo Gallardo ikuskizunarekin, José Mª Gallardo Del Rey eta Miguel Ángel Cortés jotzaileekin. ‘Omenaldia Beethoveni’ ere barne izanen da, haren jaiotzaren 250. urteurrenaren karietara, nazioarteko piano-jolerik garrantzitsuenetariko baten eskutik: Josep María Colom.   Bestetik, Francesco Tristano, elektronikan aditua den pianojotzaile eta konpositore eklektikoak, bere ‘Tokyo Stories azken disko-lana aurkeztuko du, pianoa, elektronika eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen ikuskizun paregabea. Eta azkenik, zikloari amaiera emateko ‘Festa Amaiera’, non besbost artista egoiliarrek, Raquel Andueza soprano iruindarrak eta Jesús Fernández Baenak agur esanen dioten jaialdiari hurrengo urtera arte. Nafarroako Rural Kutxak babesten duen ‘Miniclassics’ zikloak arreta berezia eskainiko die txikienei eta familiei lantegi eta kontzertuen bidez. Ana Hernández-Sanchiz aktore, kontalari eta pedagogo nafarrak eta Miguel Huertas piano-jole eta konpositoreak koordinatzen dute zikloa. Zikloari amaiera emanen zaio uztailaren 29an, 19:00etan, ‘Requeteclassics’ familia osoarendako  kontzertu  dibertigarri eta didaktikoarekin. Jaialdiaren beste apustuetako bat ‘Reclassics Akademia’ da; haien ikasketetan sakondu nahi duten maila profesionaleko eta goi-mailako ikasleei zuzendua. Harekin batera ‘Reclassics Jardunaldiak’, jaialdiarekin zerikusia duten gaiei buruzko doako hitzaldiak eginen dira, musika klasikoaren esparruko gaur egungo hizlari ospetsuek aurkeztuta, hala nola, Fernando Palacios, Martín Llade eta Eva Sandovalek. Jaialdiari buruzko www. reclassics. com webgunean kontsulta daiteke programazio osoa. Sarrerak ere bertan eskura daitezke, lehen egunetan gainera eskaintza berezia, % 20ko deskontuarekin. Iruña Reclassics egutegia. Uztailak 28 – Abuztuak 1UZTAILAK 28, ASTEARTEA10:00 – 12:00. Iruñeko ZiudadelaMINICLASSICS Haurrendako lantegia: ZER EGINEN DUGU KLASIKOEKIN? 6 urtetik 12ra bitarteko haurrentzako lantegia. Ana Hernández-Sanchizek (aktore/kontalaria) eta Miguel Huertasek (piano-jolea) aurkeztuta. 19:00. BaluarteRECLASSICS JARDUNALDIAK: “ENTZUTEKO ARTEA, DENOK JAIALDIRA!” Fernando Palaciosekin21:30. Iruñeko ZiudadelaRECLASSICS KONTZERTUAK “SARASATERI OMENALDIA”. Pablo de Sarasate, Camille Saint-Säens, Enrique Granados, Isaac Albéniz, Gaspar Cassadó eta Joaquín Turinaren obrak. Judith Jáuregui, pianoa. Jesun Reina, biolina. Erzhan Kulibaev, biolina. Isabel Villanueva, biola. Damián Martínez Marco, txeloa. UZTAILAK 29, ASTEAZKENA19:00. Iruñeko ZiudadelaRECLASSICS KONTZERTUAK: “REQUETECLASSICS”. Familia-kontzertua Beethoven, Debussy, Satie eta Poulencen lan hautatuekin. Ana Hernández-Sanchiz, aktore/kontalaria. Miguel Huertas, pianoa. 22:30. Iruñeko ZiudadelaRECLASSICS KONTZERTUAK: “LO CORTÉS NO QUITA A LO GALLARDO”. José María Gallardo del Rey, gitarra klasikoa. Miguel Ángel Cortés, gitarra flamenkoa. UZTAILAK 30, OSTEGUNA19:00. BaluarteRECLASSICS JARDUNALDIAK: “BEETHOVEN, MITOA ERAIKIZ”. Martín Lladerekin. 21:30. Iruñeko ZiudadelaRECLASSICS KONTZERTUAK: “250 URTE, OMENALDIA BEETHOVENI: AZKEN SONATAK ETA BAGATELLAK”. Josep Colom, pianoaUZTAILAK 31, OSTIRALA21:30. Iruñeko ZiudadelaRECLASSICS KONTZERTUAK: “TOKYO STORIES”. Francesco Tristano, pianoa eta elektronikaABUZTUAK 1, LARUNBATA19:00. BaluarteRECLASSICS JARDUNALDIAK: “MUSIKA ARTEETAN ETA ZINEMAN” Eva Sandovalekin21:30. Iruñeko ZiudadelaRECLASSICS KONTZERTUAK: “FESTA AMAIERA!” Haendel/Halvorssen, Béla Bartók, Antonín Dvoraken obrak eta XVII. mendeko herri-dantza abestuak. Raquel Andueza, sopranoa. Jesús Fernández Baena, tiorba. Judith Jáuregui, pianoa. Erzhan Kulibaev, biolina. Jesús Reina, biolina. Isabel Villanueva, biola. Damián Martínez Marco, txeloa.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak