"Etxeko lana. Irudia, borrokak eta erronkak"

"Etxeko lana. Irudia, borrokak eta erronkak"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

santelmomuseoa.eus/

Non

San Telmo Museoa

Noiz

18/06/2020

Kolektibo ezberdinen arteko topaketa honetan, Etxeko lana. Irudia, borrokak eta erronkak, etxeko lanaren baitako dimentsio anitzak landuko ditugu, sektore prekarizatu, feminizatu eta genero, klase eta jatorrian oinarritutako diskriminazioek zeharkatua. Parte hartuko dute:Katia Reimberg (Bidez Bide), Lorea Ureta (ATH-ELE), Maria Juncay (SINA), Gladys Concepcion Carrasco (Malenetxea), Tatiana Bellorin (Trabajadoras de Hogar de SOS Racismo). Dinamizatzailea: Jone Urionaguena (SOS Racismo Gipuzkoa). Mahai-ingurua on line emango dugu, eta museoko youtubeko kanalaren bidez eta museoaren webgunean (hemen) jarraitu ahal izango da. Halabaina, zuzenean parte hartzeko aurrez izena eman beharko da esteka honetan. Milaka eskuren isilpeko lana erakusketarekin lotutako jarduera. Antolatzaileak: San Telmo Museoa, SOS Arrazakeria

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak