Kultur Aro 2020

Kultur Aro 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

durango-udala.net

Noiz

24/09/2020-etik 14/11/2020-era

Durangoko Udalak udazkenerako 'Kultur Aro' ziklo kulturala aurkeztu du, 80 ekimen barnebiltzen dituena. - Kultur Aro 2020: egitaraua (pdf)EMANALDIAKSaio guztietan aldez aurretik sarrera hartu beharko da aforoak eta segurtasun tarteak zaintzeko. Astean asteko sarrerak banatuko dira, ezingo dira aurretiaz hartu. Gehienez ere 6 sarrera hartu ahal izango dira, elkarrekin bizi direnak batera eseri daitezen. Aulki taldeen artean ezarriko da segurtasun tartea. Ordurako etortzeko eskatzen dizugu. Saioa hasi baino 15 minutu arinago bertaratu ezeran erreserba bertan behera geratuko da, eta erreserbarik ez duten ikusleak esertzen hasiko dira antolakuntzak esaten duena jarraituz, aforoa bete arte. Behar dituzun sarrerak aldez aurretik hartzeak asko errazten digu segurtasun protokoloak betetzeko aulkien antolaketa lana. Erreserba eginez gero bertaratzen zarenean zure lekua izango duzu, albokoarekiko segurtasun tartea zainduz. SARRERAKDurangoko Arte eta Historia Museoan hartu ditezke. Ordutegia:>Asteartetik ostiralera: 10:00 – 13:00 / 17:00 – 20:00>Larunbatak: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00>Igandeak: 11:00 – 14:00Telefonoz:94 603 00 20Internetez: www. kutxabank. com(Zerbitzu honek 0. 60 €ko komisioa kobratzen du sarrera bakoitzagatik)GOMENDIOAKBabes neurriak jarraituz: sarrera –irteerarako maskarilak eta gel hidroalkoholikoa banatuko dira, segurtasun tartea bermatu beharko da. Informazio osoa izateko Durango Kulturaz Blai App-a jaitsi eta jarrai gaitzazu. Sarrerarik ez baduzu ere ez geratu etortzeko gogoz, bertaratu eta saiatuko gara konpontzen.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak