Swing Side Bilbao elkarteak ekainaren 14, 15 eta 16ko asteburuan egingo duen Bilbao Swing Weekend ekitaldira gonbidatzen zaituzte. Hala, elkartea hainbat jarduera antolatzen ari da senidetutako swing elkarteekiko adiskidantza ospatu eta Bilbo osoan zehar dantzatzeko. Ekainak 15, larunbata, 19:00etatik gauerdira sekulako festa izango dute Occidental hoteleko dantzaleku zoragarrian. Bertan, Professor Cunningham & His Old School bandarekin, Any Lindy Sunny Band tokiko taldearekin, eta Gina, Txema et Lil'Iker DJekin batera ariko dira dantzan. SARRERA LEHENBAILEHEN EROSI!Gainerako jarduerak doakoak dira eta honako hauexek ditugu:- Ekainak 14, ostirala: Ongietorri dantzaldia Alde Zaharreko Bira tabernan.
- Ekainak 15, larunbata: Bermuta swingez gainezka hartuko dute, Nerbioi itsasadar ertzean.
- Ekainak 16, igandea: Asteburu berezia bukatzeko, klandestinoa egingo dute hiriko gune enblematikoren batean. Laster, mimo handiz prestatzen ari diren jarduera gehiagoren berri emango dute.
Bilbao Swing Weekend

Gertaeraren datuak
Antolatu du
www.instagram.com
Noiz
14/06/2024-etik 16/06/2024-era
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.