Udako ikastaroak 2024 UPV/EHU: "Gabriel Aresti: "Harri eta Herri", 60 urte"

Udako ikastaroak 2024 UPV/EHU: "Gabriel Aresti: "Harri eta Herri", 60 urte"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

uik.eus

Non

Bizkaia Aretoa

Noiz

09/07/2024

Harri eta Herri liburua 1964. urtean argitaratu zen. Beraz, 2024an, 60 urte betetzen dira liburua argitaratu zela. Liburuaren argitalpenaren efemeridea baliatuta, EHU-ko Gabriel Aresti Katedratik garrantzitsua iruditu zaigu Harri eta Herri olerki liburuaren inguruan gogoeta bultzatzea, bereziki unibertsitateko ikasleen artean lan hau hobeto ezagutarazteko helburuarekin. Izan ere, liburu horren eragina handia izan da euskal kulturaren eta literaturaren munduan. Jorratzen dituen gaien zein sortu zituen irudi poetiko eta metaforen ikuspuntutik lan berritzailea izan zen. Are gehiago, 60 urteren ostean, Harri eta Herri euskal literatura modernoaren oinarri eta erreferentea izaten jarraitzen duela esan genezake. HELBURUAK- Harri eta Herri liburua garaiko testuinguruan ezagutu, autorearekin figura ere ezagutaraziz.
- Literaturan eta euskal kulturan izandako oihartzunaz jabetu.
- Gaurtik egindako irakurketa posible baten markoa zedarritu. NORI DAGO ZUZENDUTA- Público en general
- Alumnado universitario
- Estudiantes no universitarios
- Profesorado
- ProfesionalesZUZENDARIABeatriz Zabalondo Loidi | Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, UPV/EHU, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta PublizitateaDoktore da (2014-12-3), Komunikazioan. Ikus-entzunezko euskal itzulpengintzaren inguruan egin du tesia, EHUn. 2011tik irakasle da EHUn; aurretik, zazpi urtez irakatsi zuen Mondragon Unibertsitatean. Unibertsitatean sartu baino lehen, euskal hedabideetan aritu zen lanean: 25 urtez, EITBrako ikus-entzunezko itzultzaile-egokitzaile gisa; telebistan, barne produkzioko serieetan, aktoreen hizkera zaintzen (Duplex, Martin, Goenkale…), eta prentsan, zuzentzaile (Euskaldunon Egunkaria, Berria). Urte horien fruitu dira ikus-entzunezko hizketa moldeei buruzko tesia eta hainbat argitalpen zientifiko, eta prentsarako estilo liburuak (Euskaldunon Egunkaria, Berria). Berria Taldeko Administrazio Kontseiluko kide da 2011ko ekainetik, eta presidentea, 2013ko ekainetik. HIZLARIAK- Karmelo Landa Mendibe
- Anjel Lertxundi Esnal
- Lourdes Otaegi Imaz | UPV/EHU
- Joseba Sarrionandia UribelarreaPrograma osoa (pdf)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak