(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.
Izan ala ez izan?
Edo. . .
Izan nola?Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun. Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik. Ez dugulako bertsoa dantzatuko, edo dantza bertsotan emango. Istorio bat kontatuko dugu eta horretarako eskura dugun lengoaia guztia baliatuko dugu: musika, gorputza, ahotsa, hitza, espazioa, eszena. . . Erronka gisa ikusten dugu figurak lausotzea ere, dantzaria kantura ekarriz eta bertsolaria dantzara. Ez dugu hain uztarketa esturik egin duen ikuskizun eszenikorik ezagutu euskarazFitxa- Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
- Gidoia: Oihana Iguaran
- Koreografia: Amaiur Luluaga
- Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran
- Musika ekoizpena: Eñaut Zubizarreta
- Jantzien arduraduna: Ramón García
- Irudia: Iurre Aranburu
- Ekoizpena: Lanku Kultur Zerbitzuak
- Babesa: Anoetako Udala, Villabonako Udala
- Eskerrak: Axut, Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia
- Lekua: espazio txiki zein irekietarako ikuskizuna
- Iraupena: 50 minutu
"AMAraun"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
azkoitia.eus
Non
Baztartxo Udal Antzokia
Noiz
27/09/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.