Eszena Kalera 2024: "Batu zuzenean"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
kulturabarrutik.eus
Non
Deustu - San Pedro plaza
Noiz
09/09/2024
2024ko Eszena Kaleraren egitarauaren barne. BATU gure ondarearen, orainaren eta etorkizunaren aldarrikapena da. Bi dantzarien mugimenduak eta gorputzek belaunaldien joan-etorria irudikatzen dute. Etorkizunera jarritako begirada bat da, jauzi egin eta argitasunez bete gaitzan. Izan ginena, garena eta izango garena batzen ditu, testuinguru artistiko berean. Gure sustraiak ahaztu gabe, gure geroa ospatzen du denboran zeharreko bidaia batekin. Lourdes Iriondoren kantutegia, zuzenean abestua, tradizioaren eta modernitatearen artean doa, espazio publikoetan kantua berreskuratuz. Zuzeneko musika antzinako soinuetatik (adarretatik, txistutik edo txalapartatik) soinu garaikideeneraino doa. Olerkiak hitza sortzen du. Jantziek, alde batetik, arrain-saltzaile eta errekardari emakumeen lanbideak omentzen dituzten Bergarako mahoi urdinak erabiltzen dituzte. Eta, bestetik, pieza estanpatuek antzinako ohe-haginen zenefak erreproduzitzen dituzte, zeinak emakumearen maisutasuna eta estatusa islatzen baitzituzten
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.