Datorren irailaren 25ean izango da jardunaldia Donostiako Zinemaldiaren industria-jardueren barruan, eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak eta Zinema Zubiak programak (Akitania Berria, Nafarroa eta Euskadi Euroeskualdeko enpresa eta profesionalen arteko harremanak eta ikus-entzuneko proiektuak sustatu eta dinamizatzeko programa) antolatuko dute, Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren ingurunean. "Le procés des sorcières du labord" proiektuko produktore eta TV and Online Content CREA-MEDIA-2023 deialdiko laguntzaren onuradun izan diren Iker Ganuza (LAMIA PRODUCCIONES) eta Hind Saih (BELLOTA FILMS) ekoizleen eskutik ezagutuko dute bertaratzen direnek sorkuntzari dagokionez nolakoa den proiektuaren garapen-prozesua, finantzaketa-plana nola egituratzen den proiektuari batzen zaizkion agenteen (publikoak eta pribatuak) arabera, eta nazioarteko koprodukzio bat martxan jartzen denean sortzen diren aukerak eta zailtasunak. Ainhoa González da Europa Creativa MEDIA Euskadi bulegoko arduraduna, eta hark egingo ditu moderatzaile lanak jardunaldian. Eguna: irailaren 25a
Ordua: 16:00
Lekua: Tabakalera Eraikina. 4. solairua. Ruiz Balerdi aretoaBertaratu nahi izanez gero, aldez aurreko inskripzioa nahitaez egin beharko da ondorengo formularioa betez. Aurkezpena amaitzean tarte bat izango da bertaratuen artean networkinga bultzatzeko.
"Case Study: Espainia-Frantzia koprodukzio bat Europa Creativa MEDIA programaren laguntzarekin"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Lau Haizetara
Noiz
25/09/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.