"Bestaldean"

"Bestaldean"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

pasaia.net

Non

Biteri plaza, Pasai Antxo

Noiz

17/10/2020

2020ko Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien barruan. Zanguango Teatro konpainiak Kaleko Ikuskizun Onenaren Max Saria jaso du ‘Bestaldean’ lanagatik. Saria Malagan jaso dute, Max Sarien XXIII. edizioan. Kale erdian ezarritako oihal erraldoi baten bidez, egunerokotasuneko eszenak eta magiaz gainezka daudenak, biak uztartu ohi dituzte, ikuslea ere antzezlanaren zati bilakatuz. Oihal handia ikusi eta, badakigu beste aldean ikusiko duguna fikzioa dela; guk, berriz, espero dugu horrek laguntzea oihalaren alde honetako errealitatea ulertzen, ahazten edo eramaten. Baina, oihal horren atzean errealitatea jartzen badugu, eta errealitate hori fikzio gisa tratatzen badugu? Bat-batean, bien arteko mugak desagertzen dira eta garenaren ikusmolde edo aldaera berriak aurkitzen ditugu. Gure pertsonaiak oihal eramangarria hartuta ateratzen dira kalera, bidean topatzen dituzten eguneroko eszenen alderdi magikoak eta aztoragarriak erakutsiz. Gure aurreko ikuskizunak (Flux) zabaldutako bideari jarraituz, BESTALDEAN izeneko honek tramankulu soila baina agortu ezina proposatzen digu, paseoan dabiltzanak harrapaturik geratzen dira, modu argian eta jostarian irudikatzen ditu, eta ustekabeko antzezle bihurtzen ditu, ikuskizunak aurrera egin ahala harilkatzen den istorio egiazko eta irudimenezko batean. Hiriko bizimodu poliedrikoan zehar egindako ibilbidea da, ikuspegi harrigarriak eskaintzen dituena, alproja baten berezko ironiaz eta umoreaz. - EGILEAK: Txubio Fernández de Jauregi, Miguel Garcés
- ZUZENDARITZA: Miguel Muñoz
- ANTZEZLEAK: Txubio Fernández de Jauregi, Miguel Angel Pérez Ávila
- ESZENOGRAFIA: Carlos Pérez Donado
- KOREOGRAFIA: Esther VillarBideoa

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak