"El patio de mi casa (Harri orri ar)"

"El patio de mi casa (Harri orri ar)"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

donostiakultura.eus

Non

Victoria Eugenia Antzokia

Noiz

20/06/2020

- Babes eta higiene neurriak Antzoki Zaharra eta Victoria Eugenian. Euskal Herrian, ikastetxe bateko patioan. Jolasean ari dira zazpi pertsona. Ez dute ezertaz elkar ezagutzen, baina hor daude, espazio horretan. . . arrazoiren batengatik. Hori da inoiz hitz egiten ez dugun horren inguruan dabilen ikuskizun baten hasiera: euskal kontakizunarena, bat izan gabe asko direnak; eta gure izaera politikoa ezagutzera emateko daukagun beldurrarena, odolak oraindik pisu handia duen lurralde batean. Gure herriko elkarbizitza beti izan da konplexua. Terrorezko urteek askotariko min ugariak eragin zituzten. Aurrera begiratzea tokatzen da gaur, etorkizunera. Hausnartu eta autokritika egiteko unea da. Baina, batez ere, elkar topatzeko unea da. Hori da Patioa: ideologia desberdineko pertsonak elkarbizitzan batzen dituen espazio bat, enpatia-ariketa bat, askatasunari eta giza eskubideei egindako kantu bat. Zauriak sendatu nahi dituen antzerki-ikuskizun bat, besteari begietara begiratuz. Antzerkigintza berriak ekimenaren baitan hautatutako proiektua. FITXA TEKNIKO ETA ARTISTIKOA- EGILE ETA ZUZENDARIA: María Goiricelaya
- ITZULPENA: Patxo Tellería
- ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Ane Pikaza
- AKTOREAK: Iñake Irastorza, Nagore González, Josune Vélez De Mendizábal, Haizea Baiges, Martxelo Rubio, Jontxu Martínez, Egoitz Sánchez
- ARGIZTAPEN DISEINUA: David Alcorta
- IKUS ENTZUNEKOAK: Estudio Gheada
- MUSIKA ETA SOINUA: Adrián García de los Ojos
- JANTZIAK: Idoia Merodio
- ESZENOGRAFIA: Eskenagorri
- EKOIZPENA: Pez LimboInformazio gehiago: Pez Limbo

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak