"Lubbert"

"Lubbert"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

barakaldo.eus

Non

Eskulturen parkea

Noiz

18/09/2020

Rataplan 2020. Adanek eta Evak Edeneko lorategiak zapaldu baino lehen, Jainkoak plan bat prestatu zuen…Ezagutu ezazue Lubbert Dash. Bera da, hain zuzen ere, lurreko gizakiaren lehenengo zirriborroa. Lubbertek izugarri maite du bere lorategia. Biziki atsegin du irudimen-munduak aztertzea, izaki groteskoz betetako munduak. Gogoko du bere lorategi xarmangarri eta absurdoko izaki bitxiak esploratzea, egoera zentzugabeak eta irudi surrealistak… Lubbertek ez du mugarik. Lubbertek ez daki zer den hitza. Egin iezadazu jaramon. Lubbert ezagutu ondoren, ezer ez da izango berdin. Lubbert Inda Peredaren ikuskizun berria da. Komedia fisiko honek Peredaren margolan gogokoena hartu du abiapuntu. Koadro hori El Boscoren “Atseginaren Lorategia” da. “Delirio eszenikoa”
Teatre Barcelona“Keinu-ibilbide liluragarria. Umorea bete-betean asmatu du”
En PlateaInda Pereda eskarmentu handiko aktorea eta klowna da, ezaguna mundu osoan. Lecoq teknika lantzen du gehienbat, antzezpen komikoak eta herrikoiak burutuz. Keinu-hizkera oso indartsua darabil, oso umoretsua. Eta ikusleen konplizitatea bilatzen du, gorputz eta arima arituz. Graduondoa lortu zuen LISPA eskolan (London International School of Performing Arts), Antzerki Fisiko eta Sormen Kolektibo arloan. Ondoren, ikasten jarraitu zuen. Besteak beste honako hauek izan zituen irakasle: John Wright, Gabriel Chamé, Philippe Gaulier, Angela de Castro eta Grzegorz Bral. Bere ikuskizunak honako toki hauetan aurkeztu ditu: London Clown Festival-ean, Edinburgh Fringe (Assembly) deritzonean, Eccentrici Festival-ean eta New York Clown Theatre Festival-ean (azken hau 2018ko irailean). Hainbat konpainiarekin lan egin du: Seemia Theatre, Nube Nueve Physical Theatre, Teatro en Vilo, Carolyn Defrín eta Concert Theatre taldearekin beste batzuen artean.
Azkenengo kolaborazioak honako hauek izan dira: Normal Love, Londoneko Sadler`s Wells deritzonean; Silencio, EastEnd Cabaret-arekin; eta Time Out Live, Southbank Centre-n.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak