"Su à feu"

"Su à feu"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

amurrio.eus

Non

Juan Urrutia Plaza

Noiz

09/10/2020

Etorkizuneko pertsonaia bitxiek kalea inbaditu eta eraldatzen dute. Kalea zena erritual modernoek eguneroko bizitzaren keinuak integratzen dituzten leku bilakatzen da, eta munduko hainbat lekutako erritmo eta su primitiboak uztartzen dituzte horretarako. Danborrak, dantza eta sua. Deabru Beltzak konpainiak 20 urte bete ditu, eta beste behin ere, bere estilo paregabearen erakustaldia egiten du, ikusleei gonbidapen bat luzatuz kalea erritmo, argi, bizi, magia eta magnetismoz beteriko jai bilakatzeko. Su à feu ikuskizunak Les tambours de feu eta Bande déplacée lanekin hasitako trilogia osatzen du. Lan horiekin Umore Azokan izan dira aurrez, eta munduan zehar ere ibili dira hamaika emanaldi eskainiz. - Egilea / Zuzendaritza: Garbitxu
- Antzezleak: Zesar A. Ogara, Alain Díez, Alex Alonso, Kepa Elgoibar, Ruben Sastre, Dario Campos, Garbitxu
- Musika: Deabru Beltzak
- Eszenografia: Iñaki Etxeandia
- Jantziak: Mayda Zabala
- Iraupena: 50 minutu
- Hizkuntza: Testurik gabea
- Publikoa: +18 urte

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak