Jazzaldia 2024: North Mississipi Allstars
Gertaeraren datuak
Antolatu du
jazzaldia.eus
Non
Keler Gunea
Noiz
27/07/2024
Donostiako Jazzaldia 2024 jaialdiaren egitarauaren barne. Luther Dickinson (gitarra, ahotsa), Cody Dickinson (bateria, ahotsa), Carwyn Ellis (baxua)Luther eta Cody, Jim Dickinson ekoizle eta musikari ospetsuaren semeak, Mississipiko iparraldean hazi ziren musikaz inguratuta, aitak parte hartzen zuen musikaz ez ezik ¿zeinak izar handiekin lan egin baitzuen, Aretha Franklin, The Rolling Stones, Ry Cooder, The Flamin’ Groovies eta Willy DeVille besteak beste¿ bizi ziren inguruneko blues landatarra ikusiz eta entzunez ere ¿Mississippi Fred McDowell, R. L. Burnside, Otha Turner…¿1996an Luther eta Cody Dickinson anaiek North Mississippi Allstars sortu zuten. Luther ahotsean eta gitarra, cigar box, baxua, bateria eta mandolina jotzen, eta Cody ahotsean ere, eta bateria, gitarra, perkusioa eta teklatua jotzen. Beren estreinako LPa, Shake Hands With Shorty (2000), Grammy sarietarako izendatua izan zen Blues Garaikideko Album Onenaren kategorian; ordutik beste hiru aldiz izendatu izan dituzte. 13 disko argitaratu dituzte, eta taldea aldatuz eta kolaboratzaile berriak hartuz joan dira. Urte hauetan guztietan Dickinson anaiek, besteak beste, artista hauekin lan egin dute: Mavis Staples, John Hiatt, Charlie Musselwhite, Tedeschi Trucks Band, Black Crowes, Otha Turner…Set Sail (2022) azken diskoan Lamar William Jr, Allman Brothersen baxuaren semea, ahotsean, eta Jesse Williams, baxuan, gehitu dira taldera. Horrela batu dira primeran elkar hartzen duten lau artista, guztiak bigarren edo hirugarren belaunaldiko musikariak, musika eguneroko bizitzaren parte den eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen den familietakoak. North Mississipi Allstars AEBko sustrai musikaren erreferentea da; bluesarekin oso lotua eta hainbat estiloren eragin handiak biltzen dituena, tartean soula, hegoaldeko rocka, folka, rock psikodelikoa, Jazza…
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.