Louise Bourgeois-en "Eye Benches III". Obra gonbidatua

Louise Bourgeois-en "Eye Benches III". Obra gonbidatua

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Chillida Leku Museoa

Non

Chillidaleku Museoa

Noiz

13/03/2020-etik 10/09/2020-era

Louise Bourgeois artistaren "Eye Benches III" [Begi-eserlekuak III] instalazioarekin "Lan gonbidatua" programa irekitzen da, Chillida Lekun beste artista batzuen lana aurkezteko programa lerro berri bat, hain zuzen. Artistaren lana museoko zelaian ikusi ahalko da irailaren 10era arte. Louise Bourgeois (Paris 1911 – New York 2010) XX. eta XXI. mendeetako artista garrantzitsuenetakotzat hartzen da. Artistaren sorkuntza-ibilbidea luzea izan zen, zazpi hamarkada iraun zuen, eta denbora-tarte horretan Bourgeoisek arian-arian egin zuen lanak lengoaia sinboliko, pertsonal eta berritzaile indartsua du, inongo mugimendu edo joerari atxiki gabea. Eye Benches III [Begi-eserlekuak III] eskultura 80 urtetik gora zituela sortu zuen artistak. Gorputzetik fisikoki bereizita dauden bi giza begi erraldoi irudikatzen ditu lanak. Begiak granitozko bi bloke exentutan zizelkatuta daude zuzenean. Eskala handiko forma horiek indar monumentala ematen diote piezari. Begiak ikusleen begirada erakarri nahi duten bi presentzia behatzaile bihurtzen dira. Louise Bourgeoisek bere ibilbide artistikoa hasi zuenetik, begiradaren gaiak presentzia handia izan du artistaren obran.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak