BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia: "When Glaciers Go" + "Myrtle Simpson: A Life On Ice" + "The Tears Of Shiva" + "Geoe"

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia: "When Glaciers Go" + "Myrtle Simpson: A Life On Ice" + "The Tears Of Shiva" + "Geoe"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

euskalduna.eus

Non

Euskalduna Jauregia

Noiz

07/12/2020

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2020ren barruan. Filma: WHEN GLACIERS GO (17’) / 2020 / Zuzendaria: Corey Robinson / Hizkuntza: V. O Nepalera - Azpitituluak: Gaztelania/IngelesaNepalgo Mustang eskualde urruna klima aldaketak gehien kaltetutako tokietako bat da. Glaziarrek gero eta ur gutxiago ematen dute, eta bertako biztanleek herrixkak utzi behar izaten dituzte horregatik. Gurung familiaren kasua da hori: belaunaldi berriek beste herrixka batera jo dute, nekazaritza tradizionala atzean utzita, sagarrondoak landatu eta mundu osoan sagarrak saltzeko. Garai aldakor batean oreka bilatzen ahaleginduko da familia. Filma: MYRTLE SIMPSON: A LIFE ON ICE (34’) / 2019 / Zuzendaria: Leigh Anne Sides / Hizkuntza: V. O Ingelesa - Azpitituluak: Euskara/GaztelaniaEskalatzailea, esploratzaile polarra, abenturazalea, idazlea eta lau seme-alabak bere muturreko bidaietara eramaten zituen ama, hori guztia da aldi berean Myrtle Simpson. Groenlandiako izotz geruza eskietan gurutzatu zuen lehen emakumea bihurtu zen 1965ean. Spitzbergen, Groenlandia, Ipar Poloa, Eskoziako Lurralde Garaiak, Zeelanda Berria, Peru… Mundu osoan barrena bere arrastoa zabaldu duen emakumea da. Filma: THE TEARS OF SHIVA (31’) / 2020 / Zuzendaria: Mikel Sarasola / Hizkuntza: V. O Ingelesa/Nepalera/Gaztelania - Azpitituluak: Euskara/GaztelaniaGarapena eta aldaketak eskutik doaz ia beti eta, molde horretan, Nepal birmoldaketa sakon batean murgilduta dago. Energia sortzeko baliabide hidrikoak erabiltzea da etorkizuneko oinarrietako bat, nahiz eta horrek prezio altuegia ordaintzea eskatzen duen. Lau kayak gidariek Karnali ibai sakratuaren ur biziak jaistea pentsatu dute aldarrikapen moduan, Nepalgo ibai urrunenetako eta muturrekoenetako batera espedizioan. Ibaiaren ezkutuko sekretuak ezagutu eta gozatu nahi dituzte, gizakion kontzientzia faltaren erruz betiko suntsitu baino lehen. MENDIKO FILMEN GEO-ESENTZIA (25’) / Iñaki Antigüedad, Arantza Aranburu, Eñaut Izagirre / Hizkuntza: Euskara/GaztelaniaAskotariko protagonistak daude mendiko filmetan: gailurrak, paretak, errekak, pertsonak. . . Baina badira beti foku horietatik ezkutuan gelditzen diren izenik gabeko izanak, paisaiaren zergatia azaltzen dutenak. Iñaki Antigüedad, Arantza Aranburu eta Eñaut Izagirrek mendia eta natura ikusteko eta ulertzeko bestelako modu bat proposatuko digute solasaldi honetan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak