Bes-Te-Bat!: En Tol Sarmiento

Bes-Te-Bat!: En Tol Sarmiento

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kulturaz.eus

Non

Soreasu Antzokia

Noiz

13/02/2021

Bes-Te-Bat! zirkuituaren barruan. ETS edo En Tol Sarmiento taldeak (Iekora, Araba, 2005) urrats erraldoia eman du aurrera eta bosgarren diskoaren izenburua bera printzipioen adierazpena da: 'Aukera berriak'. Taldeak garden azalduko digu letretan bizitzan agertzen diren ate zahar eta gazteetan edo norabide askotariko bidegurutzeen aurrean aukera berriak sorraraziko zaizkigula eta ditugula, hemen eta oraingo abagunea baliatu eta profitatu hamaika koloreek dakartzaten sentipen multzoekin gozatzeko, bizitzarekin bat egiteko muturreraino. Aukera berriei zin egitean datza bizitza, eta etenik gabe. Pop, rock, ska, reggae, runba zertzeladak, rock-folk ukituak eta balada doinuek alaitasunera bideratuko gaituzte zirrikitu guztietatik. ETS taldearen soinua berritu egin da eta are erakartzaileagoa gertatuko zaigu. Has dadila aukeren dantza!

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak