Sílvia Pérez Cruz + Marco Mezquida: "MA"

Sílvia Pérez Cruz + Marco Mezquida: "MA"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

jazzaldia.eus

Non

Kursaal

Noiz

25/07/2020

2020ko Donostiako Jazzaldiaren barruan. Sílvia Pérez Cruz-Marco Mezquida: MASílvia Pérez Cruz (ahotsa, gitarra), Marco Mezquida (pianoa)MA Tokioko Blue Note klubean 2019ko urrian grabatutako diskoa da. Bi urteko bira egin ondoren, Sílvia Pérez Cruzek eta Marco Mezquidak MA izenburuko diskoa grabatzea erabaki zuten, zuzenean eta Japonian. Japoniar batentzat MA kontzeptu arrunta da; mendebaldarrontzat, ordea, ez dago bere esanahia osorik identifikatzen duen terminorik. Jatorriz, honako hau esan nahi du: “elkarren ondoan dauden gauzen arteko tartea. Denborari gagozkiola, gertakari baten eta hurrengoaren arteko denbora edo etena”. Literalki, “artean” esan nahi du. Izan daiteke MA pertsonen artean, uneen artean, espazioen artean, soinuen artean, noten artean… MAk bi mundu kontrajarri lotu/bereiz ditzake, edo egoera mental batetik besterako trantsizioa izan daiteke. Honela azaldu du Silvia Pérez Cruzek disko honen egokiera: “Itxialdiaren hasiera aldera disko hau merkaturatzeko unea hauxe izan behar zuela erabaki genuenean (bere zintzotasun, gordintasun eta gardentasunagatik, klub txiki eta intimo batean zuzenean grabatu zelako), berriro irakurri genuen MAren esanahia eta, bat-batean, bizi dugun une berezi hau definitzen zuela iruditu zitzaigun, eten bat aipatzen zuen, gelditu eta ingurura begiratzen jakitea. Gelditzen jakitea. Gelditzea. Ez egitea. Egotea. Izatea. Sentitzea. Bi musikariek, Silvia eta Marco, bizitza osoa daramate ikasten eta hazten, hau bezalako kontzertu batera iristeko, non ikasitako guztia abestiaren, isiltasunaren eta zirrararen zerbitzuan baitago, berdin dio hitzak gaztelaniaz, katalanez, portugesez edo ingelesez izan. Lehen urratsak eman zituenetik, Silvia Perez Cruz kataluniar abeslaria aurrez inork zapaldu gabeko bideetatik dabil. Zerbait deigarria egiten bada, estilo guztiz desberdinetan aritzeko duen gaitasun harrigarri hori da, baina beti bere zigilu propioa ezarriz. Oinarri folk baten gainean, jazza, tropikalismoa, flamenkoa, fadoa, musika klasikoa eta umetan kulunkatu zuten habanerek utzitako oihartzuna aurkituko ditugu. Ahots-erregistro miragarria ez ezik, agertokian jarduteko berezko karisma du, baina garrantzizkoena da artista aparta dela. Iaz Toquinhorekin eta Javier Colinarekin batera Trinitate Plazan eman zuen kontzertua 54. Heineken Jazzaldiko momentu gorenetakoa izan zen. Menorcan jaioa da Marco Mezquida pianista eta konpositorea, eta oraindik gaztea den arren, artista askoren bizitza osokoa baino oparoagoa den lan eta sari katalogo harrigarria metatu du dagoeneko. Gaur egun, kultuko musikaria bihurtu da nazioarte mailan. Erraz egokitzen den inprobisatzailea eta moldatzailea da eta talde handi zein txikientzat, antzerki edota zinemarako obrak idatzi ditu. Bere hirukoarekin jotzen du eskuarki, baina orkestra sinfoniko/ganberakoekin ere izaten ditu joaldiak. 2016an eman zen ezagutzera Donostian, Europako talentu gazteentzat antolatzen den 12 Points jaialdian, zeina Heineken Jazzaldiarekin batera ospatu baitzen. Hurrengo urtean, proiektu liluragarri batekin itzuli zen, Chicuelo gitarrista flamenkoarekin batera.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak