"Pool"+ "Nere azalean arrotz" + "Fight"

"Pool"+ "Nere azalean arrotz" + "Fight"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

turismozarautz.eus

Non

Munoa

Noiz

03/07/2020

Kalerki 2020, XXVII. Kale Antzerki Jaialdia. Edukiera mugatua, gonbidapen txartelak banatuko dira. - Non: Modelo Aretoko txarteldegian
- Noiz: emanaldi bakoitza baino 2 ordu lehenago.
- Gehienez 4 sarrera pertsonako. POOL15 min. "Likido bat forma zehatzik ez duen materiaren egoera da. Erraz aldatzen da, eta berau barnebiltzen duen edukiontziaren arabera definitzen da". "Giza gorputzaren % 70 ura da". Zerk definitzen gaitu? Non aurkitzen da bakoitzaren singulartasuna eta besteengandik bereizten gaituen hori? Gure inguruneak baldintzatzen gaituen gizabanakoak gara, baina, aldi berean, badugu horri kontra egiteko eta bizirauteko beste moduak ikertzeko gaitasunik ere. - Zuzendaria eta dantzaria: Amaia Elizaran
- Musikaria Xabier ZeberioNERE AZALEAN ARROTZ15 minPRESENTZIAren kontzeptuarekin lotuta, IZAN GABE EGOTEAren ideian oinarritzen da pieza. Pertsonaren izatean haustura bat gertatzen denean, eta ondorioz, ordura arte balio izan zaizkion izateko, egoteko eta ekiteko moduak gorputzean arrotz sentitzen direnean, bere presentziaren edo egotearen eraldatzeari buruzko hausnarketa da. Pertsonak bere horretan darrai edo ausentzian murgiltzen da? Pertsonaren ausentzia nagusitzen bada, non geratzen dira bere izateko eta egoteko moduak? Nola azaleratzen da hau gorputzaren fisikalitatean? Norberarekiko deskonexio egoeraren gorputz adierazbidearen bilaketa bat da. Norbera bere gorputzean, pentsamenduan, azalean arrotz sentitzen denean eta berrezagutzen ez denean, zein egoeratan geratzen da pertsonaren osotasuna?- Ideia eta zuzendaritza: Myriam Pérez Cazabon
- Koreografia: Myriam Pérez Cazabon, interpreteen laguntzarekin
- Dantzariak: Leire Otamendi, Myriam Pérez, Oihana Vesga
- Musika: Elle Belga, W. A. MozartFIGHT14 min. Gizakiak borrokarekin duen harremana primitiboa da. Borroka betidanik izan da presente. LASALAko kideek borroka orokorrean bizitzako, eta zehazki, dantzako funtsezko elementu gisa ikusten dute. - Koreografia eta zuzendaritza: Judith Argomaniz
- Dantzariak: Garazi Etxaburu eta Paula Parra

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak