Kutxa Kultur Ilunabarrak, Chillida Lekun: Raitx

Kutxa Kultur Ilunabarrak, Chillida Lekun: Raitx

Gertaeraren datuak

Antolatu du

museochillidaleku.com

Non

Chillida Leku

Noiz

25/07/2020

Kutxa Kultur Ilunabarrak Chillida Lekun ekimenaren baitan. Rakel Arenaza Acedo da Raitx. Momentu oso pertsonaletan sortutako poesiak musikatuz, kanta intimistak konposatzen ditu, letrak eta ahotsak protagonista bihurtuz. Esti Berazarekin (Koban) eta Xalba Ramirezekin (Koban, Physis versus Nomos) batera proiektua osatu dute 2019an, erritmo kutxa batekin lagunduta, soinu analogiko zein elektronikoak nahastuz. Taldearen lehen lanak pop elektroniko intimistako sei pieza batzen ditu, bakardadearen, elkar zaintzaren eta nork bere lekua topatzearen gaineko istorio bat kontatuz.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak