Kiliklon: "Inauteriak bizi"

Kiliklon: "Inauteriak bizi"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

seminarixoa.eus

Non

Seminarixoa

Noiz

16/02/2021

Iñauteriak, ihauteriak, ihoteak edo haratusteak, mundu osoan zehar neguaren bukaera aldera ospatzen diren jaiak dira. Miruren ikuskizun berri honetan, iñauterietako kontakizun eta abestiekin primeran pasako dugu. Gainera, Euskal Herrian zehar bidaiatuko dugu, pertsonai ezberdinak ezagutuz. Zuberoako maskaradak, Arizkungo hartza, Mamoxorroak, Lantzeko Miel Otxin eta Ziripot, Ituren eta Zubietako Joaldunak, Mundakako atorrak…Ikuskizun musikatua izanik, abestiak eta dantzak dira protagonistak. Segurtasun neurriak jarraituz, eserita egon behar dugunez, beste modu batean dantzatzen ikasiko dugu. Musika pedagogia erabiliz, Miruk gorputzeko atalekin, soinu eta erritmoak egiten irakatsiko digu. Familia osoarentzat

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak