Irunek, joera hipokondriakoak dituen emakume dudatsu eta bakarti batek, herri industrial baten kanpoaldeko fabrika batean egiten du lan. Iruneren bizitza ezagunen zirkulu txiki batera mugatzen da: bere lankideak, adiskidea edo halako zerbait den bizilagun bat eta inoiz hartzen ez dituen trenen ordutegiak kontsultatzen dizkion Renfeko operadore bat. Iruneren oreka hauskorra apurtu egingo da bularrean koskor bat detektatzen diotenean eta, aldi berean, lan-gatazka bati aurre egin beharko dio. "Ane" filmaren (euskal zinemaren Irizar Saria, 2020an) zuzendariaren bigarren lana, Txani Rodríguezen izen bereko eleberriaren egokitzapena. Fitxa teknikoa:- Zuzendaria: David Pérez Sañudo
- Antzezleak: Miren Gaztañaga, Maica Barroso
- Gidoia: David Pérez Sañudo, Marina Parés, Txani Rodriguezen izen bereko eleberrian oinarrituta
- Argazkigintza: Víctor Benavides
Zine Kluba Santurtzi: "Azken erromantikoak" (David Pérez Sañudo)
Gertaeraren datuak
Antolatu du
serantes.com
Non
Serantes Kultur Aretoa
Noiz
03/10/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.