Loraldia 2024: "Euskara bihar (III) - Hiru eguneko gogoeta", Gartzen Garaio Atxurra (Faktoria) eta Jon Sarasua

Loraldia 2024: "Euskara bihar (III) - Hiru eguneko gogoeta", Gartzen Garaio Atxurra (Faktoria) eta Jon Sarasua

Gertaeraren datuak

Antolatu du

loraldia.eus

Non

BIRA Kulturgunea

Noiz

26/09/2024

Joan den martxoan, ekitaldi berezi bat zuten antolatua: Jon Sarasua idazle eta hizkuntzalari ezagunarekin batera, euskararen etorkizuna aztertzeko hiru hausnarketa jardunaldi. Zoritxarrez, atzeratu egin behar izan zuten, baina orain inoiz baino gogo handiagoz berreskuratu dute ekimena. Datorren irailaren 24, 25 eta 26an aukera izango dugu:- Euskararen etorkizunean sakontzeko, adituen eta pertsona esanguratsuen eskutik.
- Ideiak eta gogoetak partekatzeko espazio ireki eta aberasgarri batean.
- Gure hizkuntzarentzat etorkizun oparoa eraikitzen laguntzeko. Ez galdu euskararen etorkizunari buruzko elkarrizketa eraikitzaile batean parte hartzeko aukera paregabea. IRAILAREN 26an, ostegunarekin
EUSKARA BIHAR (III). Gartzen Garaio Atxurra (Faktoria) eta Jon Sarasua
Hiru eguneko gogoetaEuskararen etorkizunaren gaineko hirugarren gogoeta honetan Jon Sarasuak Arabako Faktoriako Gartzen Garaio Atxurra gonbidatu du. Herrigintza eta euskalgintzako militante honen eskutik “Aiaraldea Ekintzen Fakoria: komunikaziotik komunitate proiektu integral batera” izeneko berbaldia entzuteko aukera izango dugu. Solasaldi honen helburua Aiaraldea eskualdean euskarazko komunikabideak sustatzeko lanetan aritu zen Aiaraldea Komunikazio Leihoa proiektuaren transformazioa azaltzea da. Transformazio horren ondorioz, elkartea kooperatiba bihurtu eta komunikazioaren esparrutik, komunitate proiektu interal bat euskaraz egituratzeko apustua egitera jauzi egin zuen. Euskara eskualdeko bizitzaren erdigunean kokatu eta euskalduna ahalduntzeko helburuz, norbanakoen zein kolektibitateen bizitzako esparru guztietan euskaraz egituratuko diren alternatibak sortu eta indartzera bideratu da proiektua. Ekonomiaren, hezkuntzaren, elikaduraren, kulturaren, identitate komunitarioaren, feminismoaren eta nola ez, komunikazioaren esparruak lantzen dituen proiektua da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak