Greziako VIII. jardunaldia, Irunen

Greziako VIII. jardunaldia, Irunen

Gertaeraren datuak

Antolatu du

irun.org

Non

Oiasso Erromatar Museoa

Noiz

27/04/2024

12:00-14:00
Hitzaldia: La situación de las mujeres en la sociedad griega actual y genealogías de resistencia feminista. Katerina Sergidou.
Doako sarrera aforoa bete arte. Katerina Sergidou zipretarra da sortzez, eta Atenasen bizi da. Antropologoa eta feminista da, eta Martxoaren 8a asanblada feminista kolektiboko eta Decolonize Hellas kolektiboko kidea da. Gainera, Euskal Herriko Unibertsitateko Ezdonk Oraindik ikerketa-talde feministako kidea da. EKPAn, Panteion Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) egin zituen ikasketak. Doktoretza-tesia Panteion Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean idatzi zuen, eta Andaluziako Cadiz hiriko inauterietan emakumeen parte-hartzearen etnografia bat da, hegoaldean hegemoniaren kontrako paradigma feministak identifikatzeko helburua duena. Bere ikerketetarako interesen artean daude inauterietako erritualak, ikerketa sozialeko metodologia feministak, idazketa feminista, hegemonia feministaren kontzeptua eta jarduera feminista-kulturalak hegoaldeko mugimendu sozialetan, arreta berezia jarrita Espainia hegoaldean, Zipren eta Grezian. Itzultzaile-lanetan ere badihardu, genero-indarkeria eta idazketa feminista ikertzen ditu eta Marginalia notes on the margins aldizkariaren batzorde editorialeko kide da.  Argitaratu dituen idatziak hemen irakur daitezke. 19:00-20:00
Antzerkia eta Solasaldia: HELENAS (de Troya, de Ucrania, deSantutxu…) de La Pacheca Collective. HELENAren mitoaren deseraikuntza.
Troiako Helenaren mitotik edo dokumentaletik, Helena askoren bizitzara hurbilduko gara: gizarte patriarkal batek kulpatuak eta estigmatizatuak, beren izate hutsagatik.
HELENAK al dira Troiako gerrak eragin zituztenak?Sarrera gonbidapenarekin. Gonbidapenak: Oiasso museoan apirilarenGonbidapenak: Oiasso museoan apirilaren27an 10:00etatik aurrera

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak